Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2053. alea
2006-09-10
alde 0    kontra 0

Kepa Junkera trikitilariak Hiri diskoa plazaratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Hiri imaginario bat dute ardatz diskoko hamabost kantuek, non kulturek elkar ulertzeko ahalegina egiten duten.

Jorge Oteizaren poesiaren edizio kritikoa kalean da: Poesia. Elebiduna da Jorge Oteiza Fundazio Museoak atondutako argitalpena. Pello Zabaletak eta Jose Luis Padronek euskaratu dituzte poesiak eta Felix Marañak eta Gabriel Insaustik, besteak beste egin dute haien irakurketa kritikoa.

Txalo teatroak Yazmina Reza idazlearen Arte antzezlan entzutetsua estreinatuko du euskaraz, hilaren 22an Tolosan. Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Asier Hormaza dira obrako hiru lagunak gorpuztuko dituzten aktoreak.

Ane Muñoz zuzendariak Loturak film laburra errodatu berri du. Jokoagatik familia eta lagunak galtzen dituen gizonaren istorioa kontatzen du filmak. Anartz Zuazuak eta Ane Aseginolazak jokatu dituzte rol nagusiak. Muñozen aurreko filmeetan bezala, Fermin Muguruzak sortu du filmeko soinu banda.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2052
 
azala2051

2053 zenbakia.
2006ko irailaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia