Iraganaren lapurreta

Tel el-Amarna (Egipto) 1932. Ludwig Borchardt alemaniarrak Nefertitiren busto ederra aurkitu eta Berlinera eraman zuen. Orduan, Egiptoko Antzinako Gauzen Zerbitzuak ez zuen oztoporik ipini. Baina egun, Kairoko gobernuak artelan baliotsua itzultzea eskatu du, maileguan bederen. Pieza eskuetan izan nahi du datorren azaroan, hain zuzen, Alemaniako Arkeologia Institutuaren mendeurrena beteko denean. Ikusteko dago bi parteak ados jarriko ote diren.

Azken aldian, epaiketak zabaldu dira arte merkatuaren hainbat izen garrantzitsuren aurka, Cordobako mezkitaren habeak enkantean salduko zirela iragarri da, Greziako poliziak antzinako piezen trafiko sarearen aurkako operazioa burutu du... Bereziki XVIII eta XIX. mendeetan edozein abenturazalek ez zuen oztopo handirik pieza historiko bat topatu eta haren jabe bihurtzeko, aginte lokalari azalpen handirik eman gabe. Modu horretan, artelan garrantzitsuek Grezia eta Egipto bezalako jatorrizko herrialdeak utzi eta Mendebaldeko museoen parte izatera pasa ziren. Beranduago hasiko ziren jatorrizko herrialde horiek espoliazioa salatu eta piezak erreklamatzen. Hona hemen obra historikoen lapurreta adibide nagusienetakoak :

- Machu Picchuko hiri inka aurkitu zuen 1911n Hiram Bingham AEBetako Yaleko Unibertsitateko graduatu gazteak. 173 pertsonen momia eta objektuak eraman zituen bere fakultatera, Peruko agintariei urte eta erdiko epean itzuliko zituela aginduz. Ia 100 urte pasa dira eta Peruko Gobernuak oraindik 2.000 pieza inguruko altxorra eskatzen dio Yaleko Unibertsitateari.

- Denderako zodiakoa Egiptoko izen bereko antzinako hiribilduan topatutako 3,60 metroko harritzarra da, zeru osoa irudikatzen duen Kristo aurreko obra bakarra. Tropa napoleonikoek topatu zuten 1798an eta bitan zatitu ondoren Frantziara eraman zuten. Luis XVIII.ak erosi zuen 1822an 150.000 liberaren truke eta Louvre Museoan dago egun.

- Miloko Venus ezaguna ere Louvren dago. Meloseko uhartean topatu zuen bertako nekazari batek, baina frantziarrek berehala begiz jo zuten. Turkiarren agintepean zeuden melostarrak gatazka gogorra izan zuten frantziarrekin. Frantziarrak irten ziren garaile eta estatua bera galtzaile, besoak galdu baitzituen.

- Rosetta harria egipziarra izanik ere, 1799an aurkitu eta ingeles eta frantziarren arteko gatazka eragin zuen. 1802an iritsi zen Londresera.

- Atenasko Partenoiko frisoak egoera kaskarrean topatu omen zituen Thomas Bruce Elgineko konteak 1799an. Horregatik Ingalaterrara eramatea erabaki zuen. Lord Elginek bere lorategian ipini ondoren, 1816an British Museumek erosi zituen 35.000 liberagatik.

Kasu hauetan guztietan aginte lokalek piezak erreklamatu dituzte, kasu gehienetan epaitegietara joz. Salbuespena Mussolinik 1937an Italiara eramandako Aksumeko (Etiopia) obeliskoa da. 2005ean itzuli zuten italiarrek. Salbuespen hutsa baino, aurrekari izan dadila.


Arrastoak

Albert einstein (1879-1955) zientzialari handiak zera idatzi zuen eskutitz pribatu batean: «Izarretan bilatu behar da Lurrean ukatzen zaiguna». Guztira Jerusalemeko Unibertsitate Hebreoak Einsteinek lagunei idatzitako 3.500 orrialde gorde ditu orain arte eta berriki argitara eman. Izarretara begira pasa zuen denboraz gain, Lurrean ere bereak egin zituela erakusten dute gutunok. Testuotan orain arte ezezaguna zen Albert Einstein aita, senarra eta amorantea ageri da. Besteak beste, tabakoa uzteko ezintasuna kontatzen du Alemanian jaiotako jenioak eta ezin du onartu semea eskizofrenikoa denik. Gainera, gutunotan garbi ageri da bai bigarren emaztea, bai alaba, bere maitasun abenturetan konplize zituela.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude