Astekaria

 Ezpalak 

Hitz Bitan

Irudia


2053. alea
2006-09-10
alde 0    kontra 0

Isabel Azkarate argazkilariaren hitzok jaso zituen Berriak: «Gaur egun hedabide asko daude, eta argazkilari asko, lehen baino askoz gehiago. Horregatik, askoz muga handiagoak jartzen dizkigute, eta azkenean denok argazki bera egiten dugu, halabeharrez».

Pello Añorga ipuin kontalariak Artezi esanak: «Ipuin kontaketa antolatzen duzu, eta ez dago elkar entzuteko espaziorik. Eta okerrenak gurasoak dira. Espazio ikusgarrietan mugitzen ohituta gaude, baina nik, espazioa hutsik nahi dut. Espazio isila. Isiltasunik gabe, ezin dut kontatu.. Isiltasunik gabe, ezin dut entzun; eta ezin dut hitza ikusi. Ezin naiz zentratu. Horregatik gero eta gehiago, haurrentzako elkar entzuteko espazioak sortzea interesatzen zait».

Kepa Murua idazleak adierazpenok egin zizkion Garari: «Orain dela hamabost urteko euskarazko kultura giroak ez ninduen asetzen. Euskal kultura eta literatura bereziki oso murritza ikusten nuen. Egin nahi nuen bidea egiteko gaztelania behar nuen. Orain dela hogei urteko euskal literatura eta gaur egiten dena, ordea, ezin dira alderatu».

Juan Luis Arsuaga Berrian: «Kulturak ez du ordezkatzen biologia. Batzuek uste dute guk, gizakiok, ez dugula biologiarik, baina argi dago ez dutela arrazoirik. Gizakiaren errealitate kulturalak ez du haren errealitate biologikoa ezabatzen edo desagerrarazten. Kulturak beste balio batzuk eransten dizkio errealitate biologiko horri, eta batzuetan biderkatu ere egiten du. Eta kulturaren beraren oinarrietan zama handia du biologiak, oso eragin handia».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2052
 
azala2051

2053 zenbakia.
2006ko irailaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia