Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-10 -- 2053.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Nahi genuen bizi eta ez dira gutxi izandako eztabaidak guretzat elkarbizitzaren oinarria behar lukeena zela eta. Edozein zela ingurua ere, aurkako arrazoitzat betiko ergelkeriak entzun behar. Esaldi marabillosoan biltzen zuten gurea beti: hori utopia hutsa duzue, utopikoak zarete. Eta egiari zor, denborak ez du gure alde egin. Rafael Vera terrorista hobenduna kartzelatik kanpo dabil zorraren laurdena ere kitatu gabe. Eta hara non, Amurrion, Mikel Urrechu izeneko zinegotzi batek festa-guneari su eman eta prentsa aurreko bat ematen duen salatua izan delako. Laguntzaileak eta guzti, Abascal aita-semeak. PPkoak noski. Eta hau gertatzen da, ekintza berdintsuengatik dozenaka urteko kartzela zigorra jaso izan dutenen inguru berberean. Eta telebistan hiru hauen aurpegiari eta ahots tonuari erreparatuz, su-emailea baino su-hartzailea eta suhiltzaileen aitzinean gaudela dirudi, hain konbentzituak ikus baitzitezkeen beren gidoian. Bitartean, hau irakurtzerako Juananeko Iņaki batek berea beteta gose greban egingo du hilabetea bere iritziak bi artikulutan argitaratzeagatik. Espainiako alderdien legearen ondorioak omen, hemen bakea egiteko sortu garabi mailu bedeinkatu horren obra. Tokitan ditugu gure asmoak, seme-alabentzat nahi genuen gizarte hura.

hemeroteka

2052. zenbakia | 2006-09-03
2051. zenbakia | 2006-07-30
2050. zenbakia | 2006-07-23
2049. zenbakia | 2006-07-16
2048. zenbakia | 2006-07-09
2047. zenbakia | 2006-06-02
2046. zenbakia | 2006-06-25
2045. zenbakia | 2006-06-18
2044. zenbakia | 2006-06-11
2043. zenbakia | 2006-06-04

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan