Astekaria

 Hiruko Txikian 

Balentxi

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2052. alea
2006-09-03
alde 0    kontra 0

Berrogeita bi urtez izan ditugu harremanak. Hamasei urte nituela ezagutu genuen elkar anaiaren bidez, JOCek aprendizentzat antolatu hiru eguneko bilkuran. Ordurako Profesor mercantil diploma zuenak -garaiko amek semeentzat hain gogoko zuten lan moeta, garbia eta segurua, gurea ez bezalakoa- Banco Vizcayakoa utzia zuen jada. Harrigarriki, apaiz izan nahi zuen. Lagun egin ginen. Lagun minak, nahiz eta nik apaiz, fraile eta gainerako eliztarrekin arazo emozionalak izan, ezin nituen jasan. Baina Balen berezia genuen, egitura piramidalek maite ez dituzten horietakoa. Badia berekoak eta itsasoa amets, ez dira urriak izan gure artekoak, hondartza ezberdinetatik abiatuta egin izan ditugun igeriketa aldiak. Orain gurutzatuak, noiznahi batera. Eta lehorrean elkarrekin joaten ginelarik, biziki ongi hartua izan da gure etxeetan, gure amek prestatu otorduak inork ez bezala estimatzen baitzituen eta zinez eskertu. Fenómeno, interesante. Gogoan gordeko ditut besteren artean bere irri-karkailak, auzoak adi edukitzeko modukoak, nabarmendu gabe pasatu ezin zirenak. Azkenerako, euskalduntzea ere lortu zuen. Nahi zuen, behar zuen. Eta modu naturalean hasi zitzaigun euskaraz hitz egiten, artean gazteleraz mundua egina genuenoi.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2051
 
azala2050

2052 zenbakia.
2006ko irailaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia