Astekaria

 Diskoak 

Su Ta Gar: «Aspalditik genuen autoekoizpenaren proba egiteko gogoa, zelakoa den jakiteko»

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2051. alea
2006-07-30
alde 0    kontra 0

Taldeak ia 20 urte bete ondoren, jo eta ke jarraitzen duzue. Zerk ematen dizue indarra?

Taldea gure bizitza da. Deitzen diguten eta kontzertuak ematen jarraitzen dugun bitartean aurrera egingo dugu. Belaunaldi berriekin ere hartu-eman handia daukagu, eta hori oso garrantzitsua da. Etengabe gauza berriak egiten ditugunez ez gara aspertzen. Egia esanda, taldea uzten dugun egunean oso gogorra egingo zaigu.

Merezi izan du autoekoizpenaren apustuak? Aspalditik zenuten buruaną

Oraindik azkarregi da balorazioa egiteko. Gu gara produktuaren jabe, guk kontrolatzen dugu eta jendearekin harreman zuzenagoa daukagu, baina lan oso handia da. Kontratazioaren ardura ere guk hartu dugu. Aspalditik genuen gogoa proba egiteko. Zelakoa zen jakin gura genuen, eta ez genuen zalantza horrekin gelditu gura.

Zeintzuk dira Jainko Hilak? Guantanamorekin zerikusia dute?

Ez, Guantanamorena diseinatzailearen interpretazioa izan da. Jainko Hilak agintariak dira, eta uhartea herria da. Herri xumea agintarien pean dago.

Lan honekin amorrua handitu eta tarteka, sustraietako heavyra ere jo duzueą

Disko kańero eta gogorra da eta egungo metaletik gertu ikusten dut. Baina, badago abesti heavyagorik. Bestalde, heavyak guretzat garrantzia handia izan du beti, eta gure kantuetan beti dago horren arrastoren bat.

Zer da Su Ta Gar ikastetxean proiektua?

Orain dela 2 urte bururatu zitzaigun. Institutuko sasoian Hertzainak taldekoek emanaldi bat egin zuten eta asko gustatu zitzaigun. Taldeko hiru lagun ikastetxeetarako emanaldi akustikoak prestatzen hasi ginen: Su Ta Gar-en kantuak, eta Benito Lertxundi eta Hertzainak taldearen bertsioak. Horren ostean, ikasleen galderak erantzuten ditugu. Gazteak asko motibatzen ditu, euskara eta musika bultzatzeko balio du, eta gu gertutik ezagutzen gaituzte, aurreiritziak apurtuz.

Jainko hilen uhartean

Su Ta Gar

Jo Ta Ke

Iraupena: 46' 43'' + "Itxaropen hitza" bideoklipa

16,50 euro

Heavytik harago sendo zapaltzen duten beteranoak

Euskarazko heavyaren aitzindari den Eibarko laukoteak 20 urte beteko ditu 2007an. Urteen zamak on egin die, eta taldearekin lotutako zeregin guztiak musikariek beraiek hartu berri dituzte. Disko hau taldeak kaleratu du eta kontratazioaren ardura bereganatu dute. Taldearen ikur den heavya oso presente dago, baina doinu gogorragoetara ere hurbildu dira, gitarra eta oinarri erritmikoarekin benetako thrash-metala errebindikatuz eta gaur egungo metala ere indartsu zapalduz. Orain arte kaleratu duten emaitza gogorrenetakoa da, eta hitzek ere ez dute tregoa handirik ematen. Hala ere, balada pare bat tartekatu dute (Norabide bakarreko maitasuna eta Bere hitzen faltan), erregistro guztiak menderatzen dituzten erakusle. Juanma Bajo Ulloarekin egindako bideoklipa ere diskoan batu dute.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2050
 
azala2049

2051 zenbakia.
2006ko uztailaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza