Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-30 -- 2051.zenb

Kresala, harea eta odola

Edu Zelaieta


ĢEta orain/ hemen naiz: zu gabe, ardorik gabe, musikarik gabeģ: Hala dio poema batean Salah Abd al-Sabur idazle egiptoarrak.

Joan den urtean, Egiptoko mugan, bost lagun palestinar ito ziren, guretzat bare-barea dirudien Mediterraneoan. Duela hilabete inguru, berriz, Israelgo Itsas Armadak zortzi zibil hil zituen Gazako hondartza batean, dozenaka lagun eguzkia hartzen eta itsasoan bainatzen ari zirelarik. Eta orain dela hiru aste, Palestinako zenbait ministro eta diputatu bahitu zituen armada judutarrak, Bakearen izenean.
Noraino salatu behar ditugu bidegabekeriak? Poemaz poema, zutabez zutabe balizko irakurleak aspertzeraino? Agian, bai. Horregatik, hain zuzen, zutabe hau idatzi aurretik, nire azken deskubrimendu literarioa zuekin konpartitzea erabaki dut. Badakizue editoreek-eta zer erraten duten, irakurlea lehen bi lerroetan irabazi beharra dela, zerbait berria eskainiz. Beste kontu bat da Abd al-Saburren aipuarekin irakurleak irabazi beharrean uxatu ote ditudan. Beste bat, halaber, amuaz ohartuta-edo, zenbaitzuek bazter utzi nauzuen dagoeneko.

Aitor dut, irakurle, litekeena dela ni hemen bakarrik egotea: zu gabe, ardorik gabe, musikarik gabe.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan