2006-07-30 -- 2051.zenb
Pasaiako herritik dator notizia, zezen bat izan dela jenioz bizia...» abesten du Mikel Laboak. Zezena Pablo Picassok Guernica koadroan margotua izan liteke, Gernika berriz, Sua nahi, Mr. Churchill? -eta Basques' Harbour-eko beste kontu asko- ipuin liburuko herri suntsitua, Andoni Olaberen soinuez iradokia. Gerra Zibila nahiz II. Mundu Gerrako pasadizoak biziberritzera hurbildu gara Koldo Izagirre (1953, Altza-Pasaia) idazlearengana, Pasaiako badiara, Antxoko Sanfermin jaien bezperan. Pasaian nahiz Harbouren -fikziozko mundua- solastatu gara idazlearekin. Iraganeko jende xehearen kuraia gogoan zein erresistentziaren ederra menturan, egungo Altza auzoko zein Jaizkibel magaleko portu berriko teilatuetan Teilatuko lizarra poemaren sinbologia ernaberrituko den esperantzan. «Herriak ez du agian galdu iparra, idazleak eskaini baitizkigu barku bete berba eta non paratu lizarra» entzuten dugu engoitik karrika kantoietan.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa