2006-07-30 -- 2051.zenb
«Gure aitari Tolosan El Duque esaten zioten. Gizon eskuzabala zen eta lagun asko zituen». Ildefonso Calparsoro abertzalea zen, EAJko afiliatua, eta Jose Ramon semea ere ez zebilen alderditik urruti: «Hamaika aldiz esan zidaten afiliatzeko, eta nik nahiago nuela alderdikide eskasa baino jarraitzaile zintzoa izan esaten nien». 1935ean Azpeitian izan zen EAJkoek eskatuta eta han desengainatu zen jeltzaleekin. «Alderdi eguna edo horrelakoren bat zen eta gonbidatuta etorri ziren austriar batzuentzat itzultzaile lanak egiteko eskatu zidaten. Etxera bueltan aitak ez zidan aurpegi alaia ikusi eta galdetu zidan ęZer moduz?Ę Nik esan nion ęherriak horiek denak (EAJkoengatik) botako ditu azkenerakoĘ. Halaxe izan zen, han joan behar izan zuten gero ihesean mugaz bestaldera».
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa