Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-23 -- 2050.zenb

Itsatsita

Joxe Mari Ostolaza


Zeramaten mugikorra kotxean. Aurretik magnetofoien antza zutenak, joan hamarkadako filmetan ikus daitezkeenak desagertu dira merkatutik. Bazuten bere zera, mailakatze sozialean non ginen adierazteko bere funtzioa. Ezin ziren ezkutuan eraman, eta kotxetik irtetean, garai batean irrati portatilak bezala ibili behar ziren eskua bularrean. Banaka batzuen ikurra zen, goi mailako profesionalen beharrezko, omen, tresna. Izan ere, Beckhamen erdiraketen prezioa zuten. Eta esplikazioak ematen saiatzen zen portadorea. Ez zen kapritxoa ogibidearen beharrak galdetua baino. «Halakoak telefonoa zeukak kotxean» Halakoa oso inportantea zela esan nahi zuen. Gaizki neraman nik asuntoa, handiuste galantak ezagutzen bainituen «halakoa» haren multzoan, zorra zorraren gainean bizi zirenak. Nire kasuan, beste kontsumo adarretan bezala, berantiarra izan naiz. Oraindik orain ez dut egunero pizten, eta bateriak hilabetea irauten dit. Baina ni ere, sartu naute zepoan. Hemezortzi eta hogeita lau urtekoen artean %92,80ak ba omen du mugikorrik. Hori ikasi dut Movistaren lan egiten duen baten ahotik. Beraz, ikaragarri komunikatuko diote elkarri elkarrekin gutxi ibili arren gure gazteek. Aurki elkarrekin gozatzeko modu birtualen bat proposatuko diete operadoreek. Berantiar hau ez da horretara iritsiko. Berantegi niretzat.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan