Zuek, irakurleok, bear bada, ez dakizue Kristobal Kolonek nun erosi eban Ameriketatik bigarren osteran ekarri eban urre guztia, ezta, aren baten, urrerik ekarri ba eban be. Ta ez dakizue Felipe bigarrenak, Espaņa'ko erregeak, beste erloju guztiak ordurik ez eutsiela emoten eta, nundik ekarri eban orretarako bere eun irurogeita batgarren erlojua. Neuk be ez nenkiazan orreik eta beste gauza batzuk, baņa zuek eta nik ez jakin arren, elorriotar geienak bai ondo be badakiez gero!
Alonso Goikoetxearen erloju eta pitxi dendara jo ei eben bai Kristobal Kolonek urrea erosteko eta bai Felipe bigarrenak be bere erloju ori erosteko, elorriotarrak dioņenez.
Non ikasten eta dabez, ba, elorriotarrek, orrelakoak?
Ba Sabin Alonso, erlojeru jator eta umoretsuak noizbeinka egin eta zabaltzen ditun orri batzuetan.
Baņa, azkenengo orritxoan, beste barri bat be jakin arazo bearizan dautsie Sabiņek. Eta gatzaz eta berakatzaz jakin arazo be: Aurten Ilario Azkaratek txapelduntzea itzi arren berak, Sabiņek, artu dauala.
"Baņo noiztik ona dok, ba, pelotaria?
-Pelotaria Sabin? Tira, tira! Egundo artu ete yok pelotarik esku artean, gero! Ez uan irakurri izparringietan, ala? Euskalerri guztiko ipuin-txapelketan sari nagusia artu yoan Gernikan urriko azken astelenean, ta laster liburutxo baten argitaratzeko ustea yok..."
"Txominen nekaldiak" ei da lenengo sari-nausia irabazi dauan ipuiņaren izenburua.
Ori dala ta, beregana jo dut, baņa ez erlujurik edo pitxirok erosteko Kristobal Kolon edo Felipe bigarrenaren antzera, itaun batzuk egiteko usteaz baino.
Eta orain gauzatxo bat autortu bear dautsut, irakurle: Sabin, onetantzen nator -esan neutsan- baņa begira: Zeuk egin bear daustazuz, ez erantzunak bakarrik, baita itaunak (preguntak) eurak be, nai duzun lekutik jo dagizun, baņa papelean erantzunak zeureak eta itaunak neureak bailitzazan agertzeko usteaz.
Sabin adar-jotzallea dala, baņo gaur berari adarra jo bear dautsagu ziritxo au sartuaz edo azpikeritxo au egiņaz.
Ona emen ba bidali dauxkuna:
-Zure izena, jaioterria, urteak eta abar...?
-Alonso eta Ariņo'tar Sabin, Elorriyon jayua orain dala 51 urte, ezkondua, erlojerua ta Bidaurrazaga Jaunaren jarraitzallea, barazki zalea.
-Barazkizalea?
-Bai, "bejetarianoa". Ez ardaurik, ez okelik, ez arrainik, ez arrautzarik, ez ogirik, ez esnerik ez prozosiņorik.
-Zer da ba zure jatekoa?
-Porru patatak, sarbak, azak, laranjak, matza, limoia...
-Ta onekaz utsian bizi zara?
-Bizi bakarrik? Baita barre eragin be jentiai! Barra eragin baņo ondo ulertu; basarritarra lotsagarritu barik! Ori gauza petrala da eta.
-"Txominen nekaldiak" ez da barregarria izango ba, e?
-Ez, biotza samur-samur jartzen dabena baņo. Asikeratik doa gure gogoa Txomin gizajoak, bere atsegin banakeaz asko poztutzen gareala. Ipuin barregarriak urrengo liburu baten argitaldatuko dodazBaņa, barre, antze, gero! Ipuin aretatik bat bakarrik naikoa izango da (nire kalkulutik) goizaldetik gauerdirarteko barrea jarizteko...
Zenbait orrialde ditu ipuin saritu orrek?
-Argitaratu dodan liburutxoan. ogetaamar,
Zeinbat denpora bear izan dozu berari asmau ta idazteko?
Itxaron...! Zortzi gau... gau bakotzean ordu bat gutxi gora-bera.ba... amasei ordu izango dira. Au, be, jakiņa! guti gora-bera...
Zeinbat aurkeztu ziņeen txapelketara?
Ez dakit ziur zeinbat, baņa ba izan zirala ontxuenak, arranoa!
Ipuin geiago idatzi duzuz orainarte?
Bai. Erderaz, "ADMENDA", "LA COPA ENVENENADA", "LA NOBLEZA VASCA TRIUNFA". Ta euskeraz, antzerkirako ERRUGABEA" iru ekitalditan.
Au, "ERRUGABEA" antzeztu da iņun?
Bai. Durangon, Bermeon, Urretxun, Abadiņon... Elorrion, barriz bost bidar. Ta oindiņo ez da amaitu guztiz egun aretako txalo-otsa...
Irabazirik izango dezu ipuin ori argitaratzeaz?
Ze irabazi ta ze porru! Amatxok bere altzoun irakatzi euskun izketa gozoa Euskalerri guztian zabaltzea baņo sari obarik munduan ba-dagola-ta zagoz, ala?
Ta berba onekaz amaitu da nire alkarizketa Sabin'egaz. Baņa ori izan da ao beteko arrazoia bota dabena, gero! Guztiok eritxi ori eukiko bagendu, laster-baņa laster, gero!euskerea agertuko litzake diztiratsu sorkaldetik. Bai orixe...!
Aor ba, "nere" itaunak eta bere erantzunak, berak bialdu daustazanez. Jakiten dauanean, jakin, olan saldu dodola... baņa zenek geratu zarie irabasle. Eta are geiago, bere "Txominen Nekaldiak", saritutako ipuin liburua erosi ta irakurten ba dozue.
![]() |
|
||||
205 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa