Astekaria

 Diskoak 

Leihotikan: «Nerabeak asko identifikatzen dira hardcore melodikoarekin»

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2049. alea
2006-07-16
alde 0    kontra 0

Hardcore melodikoak oso gogor jo zuen Euskal Herrian 90eko hamarkadan, baina halako oso talde gutxi sortu da.

Ez zen islatu taldeetan eta ia ez dago euskarazkorik. Musika estilo honek oso jarraitzaile fidelak ditu, baina hemengo taldeak ez dira kanpokoak bezala tratatu, agian konplexu asko ditugulako. Gaur egun zaharkitutzat hartzen da eta beste estilo batzuetara jotzen da.

Batzuek diote hardcore melodikoa, batez ere, nerabeendako delaą

Ez dugu uste musikak adin konkreturik duenik, baina bizitasun handiko musika da eta nerabeak asko identifikatzen dira hardcore melodikoarekin. Horrek ez du esan nahi azalekoa denik, heldutasun handiko letrak egiten dituzten talde asko daude.

Melodiak protagonismoa izatea ezinbestekoa da?

Melodia gure kantu gehienen ardatza da. Saiatzen gara ahalik eta ongien egokitzen musikari edo hitzei. Baina ez dugu uste ezinbestekoa denik hardcore edo punk rock kantuak egiteko.

Hardcorea askotan da existentzialista eta kritikoa, baina umorea ere barra-barra daukazue.

Zerbait adierazten saiatzen gara: sentimenduak, salaketaką eta topikoetatik aldentzen. Inguruan gertatzen denaren gainekoak dira, gure bizitzetan oinarritzen dira. Helburua da zure barrura eta ingurura begiratzera eta hausnarketa egitera bultzatzea. Gizartea, gizakia, maitasuna, euskara...

Laugarren diskoa duzue. Zein bilakaera izan du taldeak?

Musika estiloan aldaketa nabarmenik ez dagoen arren, orain gauzak askoz argiago ditugu, batez ere grabatzeko eta konposatzeko orduan, eta askoz hobeto jotzen dugu. Hasi ginenean ez genuen pretensio handirik, baina gaur egun taldeak eta musikak bizitzaren alde garrantzitsu bat betetzen du.

Iluntasuna goraipatzen al duzue?

Kantu baten izenburua da. Iradokitzailea dela uste dugu. Batzuetan zenbat eta gutxiago jakin zerbaiten gainean, orduan eta zoriontsuagoak izaten gara.

* * * * * * * * * * * * * * * * * *

Ilunago, ederrago

Leihotikan

Gor diskak

Iraupena: 41' 11''

11,45 euro

Melodiaren eta abiaduraren bizirauleak

Orain dela 15 urte askok ez zuten uste hardcorea melodikoa izan zitekeenik, baina AEBetatik etorritako doinuek posible zela egiaztatu zuten. Horren errua batez ere Bad Religion, NOFX, Pennywise eta antzekoek izan zuten. Euskal Herrian Jabi Saiesek gidatutako Ezin Izan izan zen aitzindaria, eta oso talde gutxik jarraitu du haien bidea. Leihotikan iruindarrek 10 urte bete dituzte eta honako hau laugarren lan luzea dute. Melodien protagonismo handia eta kantu azkarrak diskoaren oinarria diren arren, badira bestelakoak ere: punk-rocka (Zain), hardcore gogorragoa (Baztertua, Plastikozko izar berriak) edota pop-rocka (Ilunago, ederrago), adibidez. Baita Ezin Izanen No oirįs abestiaren bertsioa ere. Hitzei dagokienez, nahikotxo landu dituzte eta pentsarazi, amorrarazi eta barrea eragin diezazukete.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2048
 
azala2047

2049 zenbakia.
2006ko uztailaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia