Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-16 -- 2049.zenb

Ilea erortzen bazaizu, zoaz dermatologoarengana

Jabier Agirre

Ile soiltasuna arazotzat hartzen baduzu, arazo hori konpontzeko aurreneko pausoa dermatologoaren kontsultara joatea da. Ilea erortzea oso arazo konplexua da; gaurkoan, gizonezkoen kasuan buru soiltasuna eragiten duten hainbat arrazoiren artean, alopezia androgenikoari begiratuko diogu, hau da, hormonek -androgenoek, zehazkiago esateko- eragindako buru-soiltasunari.

Alopezia androgenikoak gutxi gorabehera 20 urteko gizonezkoen %20ari eragiten dio, 30 urtekoen %30ari, 40koen %40ari eta 50 urteko gizonezkoen ia %50ari. Zenbat eta lehenago gertatu, orduan eta handiagoa da pertsona horrengan sor dezakeen eragin psikologikoa, bere bizitza pertsonala eta soziala modu negatiboan alda daitezkeelako. Gizonezkoen hirutik batek buru soil geratzeko beldurra duen arren, eta %80k ilea bere irudiaren osagai garrantzitsu bezala ikusten duen arren, gizonezko gehienak ez dira dermatologoarengana joaten burua soiltzen hasten zaienean. Horixe dio Gallup institutuak Europa osoko 1.500 gizonezkorekin egindako inkestak.

Gure artera etorriz, buru soiltasuna duten gizonezkoen %6,4k bakarrik jarraitzen du tratamenduren bat arazo horri aurre egiteko. Baina kasurik gehienetan, erabiltzen diren produktu horiek ez dute frogatu zientifikoki eraginkorrak direnik, eta askotan ez dira dermatologoak errezetatuak izan. Buru soiltasuna arazo bezala bizi dute askok, eta arazo horrek eragin psikologikoa du beren autoestimuan. Horregatik, pertsona horrek konponbide azkarrak nahi izaten ditu bere arazoa konpontzeko. Baina sarritan, presa horrek eraginda, inolako mesederik egiten ez duten produktuak kontsumitzen dira, eta iruzurra eta dirua alferrik galtzea besterik ez da jasotzen ordainetan.

Bestetik, esan beharra dago herri usadioan hain ezagunak diren erremedioetako batzuk -ilea motz-motz eramatea, esaterako- alferrikakoak direla buru soiltasunari aurre egiteko. Gaur egun badira tratamendu eraginkorrak -Minoxidil izeneko botika, adibidez-, baina beti espezialista batek, dermatologoak, egin behar du diagnostikoa eta berak aginduko du tratamendua.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan