Astekaria

 Txandan 

Hogeita hamar urte...

alde 0    kontra 0

Bakeak egitea bakeak egitea baino ez da. Normalkuntza politikoak, aldiz, alderdien arteko hitzarmena eskatzen du. Alderdi guztiek udaberriko hauteskundeetan parte hartuko badute, bakegintzak ondoko hiruzpalau hilabetetan etorri beharko du. Baina hitzarmen politikoak ez du, ordea, derrigorrez etorri beharrik izango.

Antza denez, PPk edo izan ezik alderdi guztiek nahi dute bakegintza gerta dadin. Eta seguruenik, PSE-EEk eta Batasunak edo izan ezik, denek nahi dute hitzarmen politikoa albait arinen hel dadin.

EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek hitzarmena nahi dute normalkuntzak atzerapenik behar ez duelakoan. PPk nahi izango du, berriz, PSE eta Batasunaren arteko akordioen berri hauteskunde orokorren aurretik plazaratzeko. Eta, arrazoi berberagatik, baina aldrebes, PSEri eta Batasunari ez zaie oraingoz ezer erabakitzerik komeni izango.

Sozialistek badakite ezer gutxitan amore eman arren, PPri gehiegi irudituko zaiola. Eta Batasunak badaki PPri gehiegi irudituko litzaiokeen hori bere jarratzaileek etsigarritzat joko luketela.

Zapaterok berriro hauteskundeak irabazi arte planto egiteko aski izango da Euskal Herri mailako mahai politiko bakarra aldarrikatzea. Aldarriak goratzea baino ez dago ondo gelditzeko... ezer egiten ez den bitartean.

Hogeita hamar urte eta orain hau!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2048
 
azala2047

2049 zenbakia.
2006ko uztailaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia