Jakoba Errekondo
Pirinioen zaiapean dantzatzen den herri gisa deskribatu gintuen Voltairek 1756an. Ospakizun eta dantzaā eta sasoi honetan bada zer ospa. Uzta sasoia da garila garagarrila, uztaila. Joan den igandean, erromeria bikaina bizi genuen herriko jaietan. Honelako jai asko urteko uzta garrantzitsuenei lotuak izan ohi dira: uda sarrerako egunik luzeenak, udazkeneko ekinozioaā Loa ia ezinezko egiten duen gaitz izurrite jasa arriskutik urrunduta urte osorako jaki nagusiak etxeko ohearen aldamenean metatuta. Ospatu beharko! Dantzatu beharko! Erromeria amaitzeko larrain-dantza: larrainak usuak ziren garai aberatsak gogoan, izadiaren gorazarretan, bikoteka eta era berean herriaren kateanā Geure buruari, txoko honetan zeregin animista bat aitortuz: lurra eta zeruaren arteko lotura. Zuhaitzen pare jartzen gaitu dantzak: hankak arin lurrari ferekaka eta eskuak zut zeruari kilimaka. Izadiari gorazarre. Hala egiten du Bertolek, etxeko astoak, garagarrak eta zaldaleak irabaziz, bizkarrezurra lurrari lotu eta lau hankak zerurantz astinduz, aritzen denean.
Orixek 1950ean argitaratutako Euskaldunak poema luzean ederki jaso zituen larrainak eta larrain dantzak garaiko gizartean zuten garrantzia: ĢOgi, gazta, ardo, jan-eta, dantza / larraiņaren baranoan. / -Giza-dantza andik, ala bestera,/ bizi danak ez gogoan-,/ Sagarraren ta Tipularen ta / lan-dantza denen pausoan,/ danbolin-andreek, zaldabaia artuz, / zion betiko leloan:/ ĢErdian gari-meta/ labean opilla: / ez dira asarre dantzan/ neska ta mutilla./ Lararai lararai lai, / lararai lararai lai,/ ez dira asarre dantzan /neska ta mutillaģ...
Orixeren garaitan dagoeneko segatutako laboreak hurritzezko zigor mehe eta fin bezagarriaz lotutako garbatan, azaoka zain legoke larrainaren erdian. Negu eta udaberri osoko lanen emaitza zaldale edo ogi izateko bidean. Aurretik egindako goldetze areatze ongarritze ereite jorratze zaintze igitatze eta segatzea alferrik lirateke datozen eultzitze oreatze eta garikutxaratzeak osatu gabe. Gero etorriko dira birrintze ehotze irintze eralgitze eta zahi errejiloi zaldale eta irin jaturak. Lastoa aziendaren bazka eta inorkin eta galtzua eskutaka eta txolaka ipurdiz gora su eman eta erromeriatik argi etxeratzeko. Larrainaren baranorik gabe ere ospazaun goldetik galtzuarainokoa, izan ginena eta batik bat izango garenaā Ekatzu esku hori!
Jabier Agirre
Ile soiltasuna arazotzat hartzen baduzu, arazo hori konpontzeko aurreneko pausoa dermatologoaren kontsultara joatea da. Ilea erortzea oso arazo konplexua da; gaurkoan, gizonezkoen kasuan buru soiltasuna eragiten duten hainbat arrazoiren artean, alopezia androgenikoari begiratuko diogu, hau da, hormonek -androgenoek, zehazkiago esateko- eragindako buru-soiltasunari.
Alopezia androgenikoak gutxi gorabehera 20 urteko gizonezkoen %20ari eragiten dio, 30 urtekoen %30ari, 40koen %40ari eta 50 urteko gizonezkoen ia %50ari. Zenbat eta lehenago gertatu, orduan eta handiagoa da pertsona horrengan sor dezakeen eragin psikologikoa, bere bizitza pertsonala eta soziala modu negatiboan alda daitezkeelako. Gizonezkoen hirutik batek buru soil geratzeko beldurra duen arren, eta %80k ilea bere irudiaren osagai garrantzitsu bezala ikusten duen arren, gizonezko gehienak ez dira dermatologoarengana joaten burua soiltzen hasten zaienean. Horixe dio Gallup institutuak Europa osoko 1.500 gizonezkorekin egindako inkestak.
Gure artera etorriz, buru soiltasuna duten gizonezkoen %6,4k bakarrik jarraitzen du tratamenduren bat arazo horri aurre egiteko. Baina kasurik gehienetan, erabiltzen diren produktu horiek ez dute frogatu zientifikoki eraginkorrak direnik, eta askotan ez dira dermatologoak errezetatuak izan. Buru soiltasuna arazo bezala bizi dute askok, eta arazo horrek eragin psikologikoa du beren autoestimuan. Horregatik, pertsona horrek konponbide azkarrak nahi izaten ditu bere arazoa konpontzeko. Baina sarritan, presa horrek eraginda, inolako mesederik egiten ez duten produktuak kontsumitzen dira, eta iruzurra eta dirua alferrik galtzea besterik ez da jasotzen ordainetan.
Bestetik, esan beharra dago herri usadioan hain ezagunak diren erremedioetako batzuk -ilea motz-motz eramatea, esaterako- alferrikakoak direla buru soiltasunari aurre egiteko. Gaur egun badira tratamendu eraginkorrak -Minoxidil izeneko botika, adibidez-, baina beti espezialista batek, dermatologoak, egin behar du diagnostikoa eta berak aginduko du tratamendua.
Joxerra Aizpurua
Ingalaterra, padurak berreskuratzen
Europako hainbat lekutan, Euskal Herrian barne, oso ohikoa izan da itsasoari lurra kentzea eta horretarako sistema desberdinak erabili dira, dikeak edo murruak eraikitzea, adibidez. Oraingo honetan, ordea, alderantzizko prozesua jasan duen kasu bat aipatuko dugu.
Ingalaterrako Essex-en dagoen Wallasea irlako ia 113 hektarea estali ditu itsasoko urak eta horretarako 330 metro dike desegin behar izan dira.
Erabaki hori Britainiako Ingurumen Ministerioak (Defra) hartu du eta ĢIngalaterrako beste hainbat lekutan gertatzen ari den paduren desagertzea orekatzekoģ egin omen du.
Hemendik bost urte barru paduraren ekosistema berreskuratu ahal izango dela uste dute. Hau da, garai batean bizi ziren espezieak, hala nola moluskuak, karramarroak, arrainak eta txoriak, bertara itzuliko direla uste da. Padura horretan, inguruko espeziez gain hegazti migratzaile askok atsedena hartu ahal izango du.
1990. urtean Kenteko konderrian zegoen Lappel Bank padura babestua deuseztatu zuten, merkantziak garraiatzeko kaia eraikitzeko. Txorien babeserako elkarteak (RSPB) proiektu horren aurka egin zuen Europako Auzitegi Nagusiaren aurrean eta arrazoia Ingalaterrako Gobernuari eman zitzaion, irabaztearen truke padura bat berreskuratuko zuela adierazi zuenean.
Garai batean, Essex-en 35.000 hektarea padura zeuden, baina XVI. mendetik gaurdaino gizakia itsasoari lurra kentzen joan zaio eta une honetan 2.000 hektarea padura baino ez dira geratzen.
Ikusezin bihurtzeko oinarri teorikoa
Gizaki ikusezina filmetan azaldu denean zientzia fikzioarekin uztartu izan dugu ikusezintasunaren kontzeptua. Londresko Imperial Collegeko eta Dukeko Unibertsitateko ikerlari batzuen arabera, zerbait ikusezin bihurtzen duen materiala sortzerik izango da etorkizunean.
Zerbait ikusezin bihurtzeko leku batean argi uhinak eta uhin elektromagnetikoak kudeatu behar dira, deus ere izango ez balitz bezala. Aipatu ikerlariek eredu teoriko bat baino ez dute oraindik garatu, baina aurreratu dutenez, orain garapen praktiko bat egingo dute meta-materialak erabiliz.
Saiakera egingo dute eta lehenik argia eta uhin elektromagnetikoak nahi duten lekura bideratzen saiatuko dira. Teknologia hori arrakastatsua baldin bada, ikusezintasuna hurbilago egongo da. Ez dute datu gehiegirik eman, duten finantzazioak iturri militarra baitu eta militarrek ikerketak isilpean garatzea eskatu dute.
Beraz, irakurle, filtrazioen zain geratuko gara, istorio honen berri emateko.