Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2006-07-16 -- 2049.zenb

Itsaso Ibarra

Ez dira gutxi Euskal Herritik kanpora doazen eta kanpotik Euskal Herrira datozen trikitilariak. Harat eta honat dabiltzanean bertako entzuleengana gerturatzea izaten da beraien helburu nagusietako bat eta horretarako lekuan lekuko piezak jo behar izaten dituzte; batzuetan, ordea, zaila zaie leku bakoitzean zer jo behar den jakitea. Horregatik eta Pirinioetan ere topaketak izaten dituztela jakinik, mendilerro honen inguruko lau lurralde -Okzitania, Herrialde Katalanak, Aragoi eta Euskal Herria- elkartu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Pirinioak lanean. Bertan, hango eta hemengo piezen partiturak jaso dituzte, trikitilariek leku bakoitzean zer jotzen den jakite aldera.
guztia irakurri

Pilar Iparragirre

Zergatik jarri diozu Dioramak izenburua?
Eszena erreal bat irudikatzen duen hiru dimentsioko eraikuntza eskalakoa da diorama. Esate baterako, modelogintzan hain erabiliak diren erretxinazko modelo horiek, edo natur zientzietako museoetan ikusten ditugun horietakoak, gizaki primitiboen eguneroko bizimodua irudikatuz edo hegazti migratzaileen habitat zingiratsua erakutsiz. Edonola ere, ez da maketa kontzeptuarekin nahastu behar. Diorama zerbait bizia da, funtsean eszena bat irudikatzen baitu. Maketa soila, berriz, zerbait biluzia eta hila da. Ipuin liburu honi Dioramak jartzearena irakurleari egindako keinu bat da, esanez bezala, irakurtzen ari zaren eszena txiki horrek errealitatearen itxura izan dezake, baina ez zaitez nahastu, ez da errealitatea, nik asmatutako artifizioa baizik.

Gero eta ipuin laburragoak idazten dituzu, ez da hala?
Hori egia da. Ia neurri berekoak izan dira hiru liburuak, baina Haize kontrak bederatzi ipuin izan zituen, Behi eroakek hamabi eta Dioramakek hirurogeita sei. Azken honetan ipuin laburrak eta hiperlaburrak dira nagusi. Oso gustura nabil formatu txikian; izan ere, esperimentatzeko eta bide berriak jorratzeko parada ezin hobea eskaintzen dizu.

Nola idazten dituzu?
Bada, azkenean, eskema moduko bat eratzen duzu buruan, istorio laburrak harrapatzeko sare bat edo, eta berehala ikusten duzu zeure burua ehiztari gisa, eguneroko gertaera arrunten artean hurrengo kontagaia izan daitekeena atzeman nahian. Gainera, nolabaiteko hiltzaile sena garatzen duzu, istorioak jaio berritan «akabatzeko» antze berezia.

* * * * * * * * * * * *


Dioramak
Patxi Iturregi
elkar
180 orrialde 13,90 euro


Patxi Iturregi laudioarraren azken ipuin liburua

Era guztietako istorioak batu ditu Patxi Iturregik (Laudio, 1952) Dioramak izenburuko azken ipuin liburuan. Hirurogeita sei dira, denera, eta heien artean kontakizun errealistak eta fantastikoak, psikologikoak eta lirikoak, absurdoak eta beldurrezkoak aurki daitezke. Haatik, ez zion irakurleari istorio saski-naski bat eskaini nahi, liburu oso bat baizik, eta horretarako bilduma honetan zero mailatik hasi da, anekdota xumeak azaltzen dituzten kontakizunak agertzetik, apurka-apurka gero eta argumentu sendoagoak eskaintzeko, beti in crescendo. Hau da, egituraren bidez suspense moduko bat sortzen saiatu da egilea, eta horrexegatik ohartarazten dio bere lanak irakurtzeari ekin behar duen edonori komeni dela liburuan proposatzen den ordena errespetatzea, bestela ipuin batzuen indarra gal litekeelako. Hiru inspirazio-iturri nagusi ditu Patxi Iturregik literatura kontuetan: munduko errealitatea, barneko esperientzia afektiboa eta urteetan zehar irakurritako liburuek utzitako oroitzapena. Baina bera miope samarra omen denez, ez da errealitatearekin ondo konpontzen, eta aukeran nahiago du barne esperientzia eta literatura esparrutik jasotako elementuekin aritu.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan