Astekaria

 Diskoak 

Jon Iturbe, The Hot Dogs!: «Gazteagotan eztanda egiteko eta sona handiagoaren beharra genuen»

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2048. alea
2006-07-09
alde 0    kontra 0

Taldea utzi egin zenuten asko borrokatu eta status bat lortu ostean. Lekua berreskuratzea kostatu zaizue?

Ez gara zerotik hasi, baina ez dugu lehen beste ikusle. Hala ere, gehien kezkatzen gintuena zen erritmoa eta segurtasuna berreskuratzea, eta hori lortzen gabiltza. Hasieran zalantzak izan genituen.

Zer nolako harrera izan du diskoak? Oso burugogorrak al gara kantu zaharrak eskatzen?

Orain, diskoa kaleratuta, ez digute hainbeste eskatzen, baina hasieran aspergarria zen etengabe kantu zaharrak eskatzen entzutea.

Iraganean, Jon, bestelako kantuak egin nahi zenituen, gero bakarka grabatu zenituenak. Orain badirudi Ińigok eta biok bat egin duzuela.

Taldekideok gero eta gehiago gabiltza bat egiten. Lehen gazteagoak ginen, eztanda egiteko antsietatea eta sona handiagoaren beharra genuen. Ińigok eta biok eramaten dugu konposizioaren pisua eta gaur egun inoiz baino hurbilago gaude elkarrengandik.

Zer moduz moldatu zarete Kakirekin? Aukeraketak harritu ninduen.

Laudorio ugari bota nitzake. Bordea dela eta gure lanean ez zela inplikatuko esan zidaten, baina alderantzizkoa izan da. Kakik eskola handia dauka, segurtasun handia eman digu eta oso atsegina da. Ezin da gehiago eskatu.

Hainbat kantuk kutsu nostalgikoa dute: The black cat, The measure of my soul, Sunny day...

Ez nago ados. Lehenengoa eta hirugarrena hala ulertzen ditut: hau guztia gertatu zait, buelta eman diot eta askoz hobeto nago. Measure egunero agurtu, baina inoiz hitzik egin ez diozun lagun baten gaineko amodio kantua da.

Idazteak terapia gisa balio al dizu, barruko mamuak ateratzeko?

Bai, isiltzen dudana kanpora ateratzeko baliatzen dut. Jendeak ez dio arretarik jartzen, batzuk kortesiagatik irakurtzen dituzte. Bosgarrenean ulertzen diren diskoak bezala izan beharko luke. Intonazioak hitzei intentzioa batzen die.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

The Hot Dogs!

rock on

Iraupena: 45' 40'' 10,20 euro

Rockaren eta hard rockaren arteko muga ikusezina

Urretxuko The Hot Dogs!-ek luzaroan ezeren truke borrokatu behar izan zuen. Azkenean, ezagutzera eman eta beraien eraginen (Stooges, New York Dolls, AC-DC, Rolling Stonesą) koktelera gisa bi disko bizi-bizi kaleratu zituzten, baina errepideak eta azkar bizitzeak harremanak kaltetu eta taldea bertan behera utzi zuten. Orain dela bizpahiru urte, taula gainera bueltatu ziren pausoka, eta orain gorputzak eskatzen zien diskoa grabatu dute estudio on batean eta Kaki Arkarazorekin. Inoiz axola izan ez zaien rock and rollaren eta heavyaren arteko muga zeharkatu dute axolagabeki, eta hitez osatutako disko hard rockeroa kaleratu dute. Jon Iturbe abeslariak nostalgiaz, errealismoz eta fantasiaz jositako kantu ederrak idatzi ditu, eta Ińigo Agirreazaldegiren gitarrak protagonismo handiagoa hartu du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2047
 
azala2046

2048 zenbakia.
2006ko uztailaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia