Astekaria

 Termometroa 

Euskararen ingurko albiste laburrak

Onintza Irureta

Onintza Irureta


2048. alea
2006-07-09
alde 0    kontra 0

Hedabideak

Euskarazko hedabideen ordezkariek sektorea aztertu eta aurrera begirako erronkak finkatzeko lehen bilera egin dute ekainean administrazioarekin. Prozesu horretan parte hartuko du HAKOBAk, alegia Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzak, Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Hezkuntza Sailak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundiek, hiru hiriburuetako udalek eta EUDELek. Kultura Sailak argi adierazi ditu, bere ustez, sektorearentzako erronka nagusiak: irakurleak eta ikus-entzuleak etengabe irabaztea eta diru-laguntzekiko autonomia eskuratzea. Honela zehaztu du gaia: «Urteotan diru-laguntzak eta euskarazko hedabideen eskaintza igo diren neurrian edo antzekoan igo izan balira euskarazko irakurleak eta ikus-entzuleak, aurrerapauso ikaragarriak emanak izango ginen. Baina ez da horrela gertatu, zoritxarrez. Inola ere ez ginateke itsutu behar diru-laguntzen kontuarekin, etorkizuneko erronkak diru-laguntzena baino sakonagoak eta korapilotsuagoak baitira». HAKOBAk azpimarratu du hausnarketa hedabideekin batera egingo duela eta udazkenean bilduko direla berriz.

Ikastolak legeztatuta

Nafarroako Gobernuak eremu ez-euskalduneko ikastolak legeztatu ditu. Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako protokoloaren bidez, ikastolek 8,8 milioi euroko diru laguntza jasoko dute datozen bost urteotan eta irailetik aurrera ikastola legal bilakatuko dira. Akordioak 2010era arte iraungo du.

Poloniarrak Lezaunen

14 poloniar iritsi berri dira Euskal Herrira euskara hobetzeko asmoz. Ulibarri euskaltegiak hartu du ikasleon ardura eta jada Lezaunen (Nafarroa) dira barnetegian. Poznan hirikoak dira eta unibertsitatean Euskal Filologia ikasteko aukera dute. Unibertsitateko eskolez gain, han bizi den gernikar batek astean zehar ere euskara eskolak ematen dizkie. Batzuk 3. eta 4. urratsekoak dira eta beste batzuk goi urratsekoak. 14 ikasleetatik lau dira berriak, gainerakoak lehen ere hemen izan dira. Ikasle horietakoren bat 15 eguneko barnetegian parte hartu eta gero ere hemen geratuko da euskara hobetzen segitzeko asmoz.

Szewczyck-ren epaia bertan behera

Paueko Helegite auzitegiak indargabetu egin du otsailean Baionako auzitegian Szewczyck epaileak emandako epaia. Bikote baten bereizketa epaitzen ari zen eta bikotearen lau urteko haurra ikastolatik ateratzeko eta eskola publikoan sartzeko agindua eman zuen, «ikastolek haurren akulturalizazio eta deskulturalizazioa» eragiten dutela adieraziz. Auzitegiak umearen aitak jarritako errekurtsoa onartu eta haurra ikastolara itzultzeko agindua eman du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2047
 
azala2046

2048 zenbakia.
2006ko uztailaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia