Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-09 -- 2048.zenb

EHUkoen negarraz

Xabier Etxaniz Erle

Ekainaren 18an, Iritziaren Leihoa sail honetan, Joseba Azkarraga -Mondragon Unibertsitateko irakaslea- EHUko irakasleen grebaz aritu zen. HUHEZIko irakaslearen bihotza ez dugu samurtzen EHUko irakasleok gure greba horrekin, baina, susmoa dut, bihotza samurtu beharrean kontrako joera sorrarazi diola grebak.

Egia da igoera handia eskatzen dela, 6.000 euro. Baina egia da baita ere ikasketak amaitzean lizentziatu batek unibertsitate publikoan edo institutu batean lan egiteko aukera izanez gero, 6.000 euro gehiago kobratuko dituela bigarren aukera hartuta. Eta egia da ere unibertsitateko irakasle funtzionariook Lakuako funtzionarioek baino dezente gutxiago kobratzen dugula. Arrazoi horiek bultzatu dute greba.

Gu "lanaren aristokrazia" omen gara, eta gure parean, gizartean, lagun prekarizatuak dauzkagu. Oso argudio demagogikoa erabiltzen du Azkarragak, edo gure soldata igoerarik gabe prekarietatea desagertuko al da? Horrela bada ni prest nago 6.000 euro gutxiago kobratzeko. Hori bai, gauza bera eskatu beharko zaio euskal langileria guztiari! Ondo baino hobeto ezagutzen dut euskalgintzako irakasleen egoera, etxean bertan dut adibidea, baina EHUko irakasleen soldata igoerak ez du konponduko, ez okertuko, hauen egoera. Harrigarria gerta dakieke bat-batean diru kopuru hori eskatzea unibertsitateko irakasleek; baina arestian esan bezala ez dugu beste funtzionario batzuek baino gehiago nahiā ezta gutxiago ere.

Baina Azkarragaren artikulua mingarria suertatu bazait, iradokitzen duen ironia erabiliz, unibertsitateko irakasleon lana edo lan eza da. ARGIA honetan bertan idatzi zuen artikulu bat Lurdes Oņederrak unibertsitateko irakasleon lanari buruz, agian irakurri egin beharko du berriro Azkarraga jaunak. Nik, datu txiki batzuk emango dizkiot, edozein modutan, zuzentzen dudan ikastegiko dozentziaz: Gasteizko Irakasle Eskolan irakasle elebidunok -gehiengoa gara ikastegian- konbenioan agertzen den eskola ordu kopurua gainditzen dugu, horrez gain ohikoa da bakoitzak 3 edo 4 programa ezberdin eman behar izatea, eta batez beste 300 ikasle dauzkagu. HUHEZIko irakasle batek jakingo duen bezala, horrez gain ikerkuntza eta gestioa ere egin behar da, eta etengabeko formazioa -jasotzen eta ematen-. Beraz, mingarria gertatzen zait irakasleon lan arduraldiari buruzko komentarioa.

Eta, mingarria ez baina bai oso kezkagarria artikulugileak esaten zuen gezurra. EHUko irakasleok, greba egin genuenok, ez dugu esan greba egin ez dugunik. Hori gezurra da. Irakasle guztioi galdetu zaigu greba egin dugun ala ez, eta lehenengo grebako datuak bakarrik ezagutzen ditut, 300 irakasle baino gehiagok esan zuten greba egin zutela, 500 batek ez zuela greba eginā eta gainerakook ez genuen erantzun; nire kasuan helburua greba egitea zelako, arazoa plazaratzea eta kontrola jarri behar bada, jar dezatela kontrol mekanismo bat unibertsitatean. Baina, Azkarraga jauna, guk ez genuen gezurrik esan, eta zuk lortu duzu nire bihotza ukitzeaā baina ez ezkerretik, ironia, demagogia eta gezurretatik baizik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan