Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-02 -- 2047.zenb

Zer egin espainiar nazionalismoarekin

Julen Zabalo ( EHUko irakaslea)


Euskal Herriari begira PPk daraman jokaeran interes politiko kalkulatua dagoela pentsa daiteke, baina beste kontu bat izango litzateke interes politiko hutsa edo zerbait gehiago dagoen jakitea. Ez gara horretan sartuko oraingoan, hemen aipatu nahi dudanerako nahiko antzekoa baita aukera bata zein bestea: kasu bietan espainiar nazionalismoaren berpizkundea ondorioztatzen da, eta horri heldu nahi diot, hain zuzen ere, gogoeta honetan.

Nazionalismoari alde positibo asko bilatu ahal zaizkio, eta oso tresna baliagarria da, besteak beste, identitate kolektiboa ahuldurik duen taldeak harrotasuna berreskura dezan, beste taldeen pare sentiturik. Nazionalismoaren alderik positiboenak botererik ez duten herrien kasuetan agertu ohi dira; alderik negatiboenak boterea lortuta dagoela agertzen diren bezala. Halakoetan, inperialismo forma hartu ohi du askotan, eta nazionalismoaren alderik ilunenak agertzen dira: zapalketa, bazterkeria, hurkoarekiko mesprezua, eta abar.

Alde ilun horiek agertzen dira PP bultzatzen ari den espainiar nazionalismo horretan. Berau ez da berria, jakina, Espainiak tradizio luze eta oparoa baitauka nazionalismo atzerakoiak lantzen, baina frankismo ostean nolabait lo egon eta gero, orain berriro agertzen da gure aurrean, eta horrek ustekabean harrapatzen gaitu, nazionalismoaz hitz egitean, euskal nazionalismoa bakarrik existitzen zela pentsarazi digute eta.

Espainiar nazionalismo hori bizi-bizirik dago, eta gero eta oldarkorrago agertzen da, agian arrisku handiagoak somatzen dituelako euskal nazionalismoaren aldetik. Orain hogei urte barregura ematen zuten euren burua nazionalistatzat jotzen zuten taldeek, eta eskuinak kontu handia ipintzen zuen haiekin ez nahasten. Gaur, PPren diskurtsoa kategoria horretan sartzen da bete-betean, eta Iruņean McGuinness eta Otegiren hitzaldian gertatu zen bezala, UPNko kargu publikoak kalera irteten dira halako jokaera erakutsita.

Kontrolatuak dira jarrera horiek? Agian momentuz bai, baina nazionalismoa ahalmen handiko tresna da, eta ezin da pentsatu nazionalismoan oinarritutako mezu bat beti kontrolatuta egongo denik. Litekeena da hasieran kalkulu politikoaren pean kontrolaturik edukitzea, baina denborarekin mezuak bide propioa egiten du, kontrola galduta.

Paradoxa bada ere, euskal nazionalismoak urteak daramatza demokraziaren aldeko apustu garbia egiten, eta orain espainiar nazionalismo bat agertzen zaio, nazionalismoen alderik ilun eta deitoragarrienak berpizteko prest. Logika eta elkar ulermenerako zirrikituak ixten dituen halako nazionalismo batetik herritarren barne zatiketan eragitea besterik ezin da itxaron. Zuhur jokatu beharko da, beraz.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan