Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Sarketa 15,9 urterekin hasten da orain praktikatzen

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2047. alea
2006-06-02
alde 0    kontra 0

Espainiako Estatuko gazteen artean 15,9 urtera jaitsi da sarketan hasteko batez besteko adina, bai mutilen kasuan eta baita nesken kasuan ere. Duela 3 urte 17 urtekoa zen batez besteko adina, Daphne Taldeak 15 urtetik 24ra bitarteko 2.015 gazteen lagin batekin egin duen Sexualitateari eta Antikontzepzioari buruzko II. Schering Inkestak dioenez.

Inkestaren emaitzak jendaurrean ezagutzera emateko egindako prentsaurrekoan, Carmen Coll ginekologoak esan zuen bezala, "egunetik egunera beherantz doa harreman sexual osoen hasierako adina". Inkestak nabarmen jartzen du gure herrialdeko gazteak gero eta lehenago agertzen direla sexualki aktibo, eta sexuan gero eta azkarrago hasten direla.

Bikotearen egonkortasunari dagokionez, bi talde nagusitan banatzen dira gazteak. 20 urtetik 24ra bitarteko gazte gehienek aitortzen zuten beren bikotea bera zela, azken sei hilabeteetan behintzat. Horrela, bikotekide berarekin urte-erdia baino gehiago zebiltzala esan zuten nesken %75,7k, eta mutilen %51,2k. Adin gazteagokoen artean, berriz, 15-19 urteko mutilen kasuan, bikotekidea sei hilabetez bera zutela esan zuten %30,6k, eta % 31,2k hilabete bakarrez besterik ez.

Ikerketak adierazten du, halaber, gazteek metodo antikontzeptibo eraginkorrak ezagutu eta erabiltzen dituztela, baina gazteen herenak aitortu zuenez, ez omen zuten preserbatiborik erabiltzen beren harreman sexual guztietan -"ustekabeko harremanak" izateagatik, edo "alkohola edan ondoren, diskotekatik irten eta une hartako euforiagatik", esaterako-. Gazteen artean preserbatiboa da metodo antikontzeptiborik erabiliena, eta horren atzetik datoz pilula, coitus interruptus delakoa (atzera martxa), eta baita metodo bikoitza ere: bai mutilak eta baita neskak ere neurriak hartzea. Metodo bikoitz hau oso arrunta omen da Holanda bezalako herrialdeetan, Coll doktorearen hitzetan, eta horrek ikaragarri jaisten du nahi gabeko haurdunaldien arriskua.

Azkenik, ginekologoak argi utzi zuen nahi gabeko haurdunaldien eta abortuen kopurua gorantz doala, eta zifra hori altuagoa dela neska zaharragoetan, gezurra badirudi ere, duela 3 urte egindako lehen inkestarekin alderatuz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2046
 
azala2045

2047 zenbakia.
2006ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza