Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 08:33:38
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-02 -- 2047.zenb

artikulu nagusira itzuli
Amebaren historia


Boskote beratarra 2001ean elkartu zen lehenengoz. Herri txikia bada ere, musika giro aberatsa du Nafarroako herrixka honek. Eta taldearen hastapenetan, besteak beste, Beņardo Goietxe eta Joseba Irazoki bezalako musikarien bultzada izan zuten. Berehala Aduanako lokaletan hasi ziren entsaiatzen. Urte batera taldeak Ameba izena hartu eta kontzertuak emateari ekin zion. Beraien lehen grabaketa 2004ko udan egin zuten. Beran bertan Maikel teknikari zutela grabatu zuten beraien estreinako maketa: Zauri gaziak eta amets hezeak (autoekoitzia). Boskoteak lehen semea besapean zuela kontzertuak eskaintzeko aukerak areagotu ziren eta urte hartan makina bat emanaldi eskaini zituzten. Ameba bezala, adibidez, Misfits taldearekin jo zuten. Diskoa baino hilabete batzuk lehenago izenez aldatu zuten eta Sexty Sexers izenez bataiatu ziren. Euskal Herriko beste hainbat talderekin batera Gure Irratia. Zure Rokanrrola diskoan parte hartu zuten eta Gluecifer talde ezagunaren aurretik jotzeko parada ere izan dute.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan