Astekaria

 Hiruko Txikian 

Paotxa mundiala

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2047. alea
2006-07-02
alde 0    kontra 0

Alemania. Futbolak etekin erraldoiak dakartza. Bere inguruan sortzen duen komertzial munduak denak harrapatuak gauzka. Alemania osoa dago salgaiz inguratuta. Denda txikiek soilik bi mila milioi euroko gain-sarrerak ikuskatzen dituzte mundialaren bueltan. FIFAk berak mila eta bostehun milioiko fakturazioa du helburu mundialaren logotipodun artikuluen salmentaren bidez. Eta hauetan salduena baloia dugu Teamgeist markakoa hain zuzen, bakoitzak ehun eta hamar euro egiten duena. Emakumea ere ez da libratzen, "gau beroentzat" izendatu duten barne-jantziak sortu baitizkiete bereziki. Gobernuak hogeita hamar milioi euro destinatu ditu kultur programaziorako. Eta beste hogei milioi "Alemania: ideien erresuma" izeneko marketin kanpainarako. «Inoiz ez da izan kultura oraingo honetan bezain garrantzitsua", Otto Schilly ministro alemaniarraren hitzak dira. Orain artean, intelektualek ezkutuan zeramaten beren futbol zaletasuna. Egun, idazle eta artistek orokorrean, futbolaren eragin sozialari buruzko debateetan parte hartzen dute publikoki, eta beren ordezkariak lanean jarriak dituzte hedabide azkarrenetan bikain ordainduak egoteko aukeren bila. Industriaren parte izatera heldu dira. Lekutan geratu zaigu "Herriaren opioa" hura, kirola maite genuenon makila hura.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2046
 
azala2045

2047 zenbakia.
2006ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia