Astekaria

 Txandan 

Oe oe oe oe

Sustrai Colina

Sustrai Colina


2047. alea
2006-07-02
alde 0    kontra 0

Gaixo nago. Oso gaixo. Ez dakit mundiala hasi denetik ala inbidia patologia larritzat jotzen denetik den, baina zoroetxean aurrematrikulatzeko aholkatu dit medikuak.

Inbidiak urtu du nire neurona bakarra. Alemanian egon nahi nuke. Nire taldea animatzen, nire herriko himnoa bihotza eskuan kantatzen. Gola sartzean salto, galtzean negar, horixe baita nazionalismoa.

Badakit ez nukeela banderetan sinetsi behar, trapu batzuk baizik ez direla, estatuen pasaporte. Ziur nago, ordea, Bushek gerra gutxiago egingo lukeela mundiala irabazteko taldea balu. Noiz hitz egin da soldadu brasildarrez? Ba al duzue armada argentinarraren berri?

Guk ez daukagu ez armada ez selekzio. Ikurrina bat gara. Xabi Alonsok gola sartzen duenean astintzen dugun serbilleta hori. Hain da jatorra mutilaà Zorretan gaude. Angola non dagoen ikasi dugu, Togoko ereserkia bi ahotsetan kantatzeko gai gara, eta komentarista kastillanoak graziosoak iruditzen zaizkigu.

Ez kasurik egin. Gaixo nago. Oso gaixo. Zoroetxean aurrematrikulatzeko aholkatu dit medikuak. Han topatuko omen zaituztet.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2046
 
azala2045

2047 zenbakia.
2006ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia