Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-07-02 -- 2047.zenb

artikulu nagusira itzuli
San Markos gotorlekua, karlistaldietako lubakia

Erdigunean etxeak dira nagusi, eta apenas dagoen zonalde berderik. Arnas pixka bat hartu nahi duenarentzat, ordea, ez da mendirik falta inguruan. Horietako bat da San Markos. Leku pribilegiatuan dago, eta horregatik eraiki zuten mendi honen gainaldean gotorlekua. Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezo ikus daitezke bertatik. Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. San Markosera iristeko Errenteriako erdigunea atzean utzi eta Beraun auzora igo behar dugu. A-8 autopista gaineko zubia pasa, eta Langaitz ikastola ondotik doan bidea hartuko dugu San Markoseraino. Beste aukera bat Zamalbide auzoraino joatea da, eta bertatik eskuin aldera hartuta gotorlekuraino igotzea.



San Markos gotorlekua Bigarren Karlistaldian eraiki zuten Karlosen gudalosteak babesteko. Txoritokieta eta Guadalupeko gotorlekuekin batera eskualdeko lubaki eremua osatu zuen garai hartan. Gaur egun, gotorlekuaren lubakia, arma patioa, zubi altxagarria eta goiko terraza berritu dituzte eta oso leku atsegina da. Urtean zehar bisitari ugari ditu gotorlekuak, tartean enpresa gizon-emakumeak ere bai. Izan ere, bilerak eta hitzaldiak egiteko hiru areto atondu dituzte bertan. Areto nagusiak, esaterako, 400 metro koadro dauzka, eta 500 lagunentzako lekua. Bilerak, aurkezpenak edota ikuskizunak antolatzeko leku aproposa da. Jatetxea ere badu gotorlekuak, Aldura izenekoa. Eguneko eta asteburuko menuak dasta daitezke bertan.



Egunero zabaltzen dute gotorlekua, baina bisitatzeko egunik aproposena apirilaren 25a da, San Markos eguna. Errenteriako eta eskualdeko biztanleentzat egun horrek xarma berezia du. Eskualdeko etxeetan San Markos opilak egiten dituzte eta amabitxiek semebitxiei oparitzen dizkiete. Halaber, gotorlekuan erromeria ospatzen da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan