Astekaria

 Diskoak 

Chico Boom: «Gaur egungo talde oso gutxi dira guretzat erreferentzia»

Iker  Barandiaran

Iker Barandiaran


2047. alea
2006-07-02
alde 0    kontra 0

Zer eman eta zer kendu zizun hainbeste urtetan kide izan zinen Señor No taldeak?

Jarraitzeko bide bat eman zidan. Abentura asko, esperientzia handia eta bizipenakà Gauza on eta txar ugari. Eta zinegile karrera zapuztu zidan.

Gustura zaude orain arte lortutakoarekin?

Oso gustura. Zerbait desberdina egiten nabil, nahiz eta korapilatsuagoa izan. Nire kide berriak oso ondo egokitu dira eta badakite aurrera egiten. Oso ongi moldatzen gara elkarrekin.

Zure aurreko lana biziagoa eta zuzenagoa zen. Oraingoa, berriz, gitarra indartsuekin eta garage doinuekin hasten da, baina jarraian pop-rockean eta giro psikodelikoan barneratzen da.

Aurretik kaleratu nuen singlean izebergaren muturra besterik ez genuen erakutsi. Chico Boomek mota askotako eraginak ditu eta horiei zukua ateratzen saiatuko gara.

Azken lan honen kantuek iraganera eramaten naute ezinbestean.

Iraganak zeresan handia du guk egiten dugun musikan. Gaur egungo talde oso gutxi dira guretzat erreferentzia. Ona da antzekotasunak talde askorekin izatea. Hala, gure eraginak ez dira hain argi ikusten, rock musikaren baitan ezkutatzen dira-eta.

Chico Boom jaio zenean esan zenuen Imanolen proiektua baino haratago, proiektuak talde izaera hartzea nahi zenuela.

Bai, grabatzen hasi ginenean oraindik taldea definitu gabe zegoen. Erlojuaren kontra lasterka ibili gara etxeko lanak egin eta norbera taldean kokatzeko, baina bide onean gabiltza.

Hitzak oso intimistak dira eta pesimismoa eta desengainua erakusten dute.

Hala da. Bizitza zangotrabez beteta dago eta horrek frustrazioa eragiten du. Hori arintzeko aproposa da horretaz hitz egitea.

Zer gertatzen da denborarekin, esku artetik alde egiten digula?

Denbora oso gauza berezia da. Badirudi gero eta azkarrago doala. Nire kasuan denborak estutu egiten nau eta ez dit aurrera egiten uzten. Hortik dator EParen izenburua.

* * * * * * * * * * *

Squeezing the time

Chico Boom

gp records

Iraupena: 25,03 12,50 euro

Rockaren baitan dotoretasunaren bila

Chico Boom Señor Non ibilitako Imanolen ezizena da. Espainiako Estatuko rock and roll taldeen artean ikuskizun basatienetakoa ematen duen talde beteranotik jauzi egin ostean, bestelako ibilbidea hasi zuen. Birth single bizi-bizia kaleratu zuen, baina nabari zen iraganeko amorrua alboratuta, dotoretasunaren bila jotzen zuela. Hala egiaztatu du zazpi kantuz osatutako lan berri honetan. Garagetik gitarra zorrotzetako kantuetara salto egin eta The Soundtrack Of Our Lives-en pareko giro psikodelikoetan murgiltzeko gai da, iraganeko rockaren iturburu guztietatik edanez. Horretarako, alboan Surfin Kaoseko Koldo, soinua zizelkatzen ezinbesteko Alvaro organo jotzailea eta bateria jotzaileen artean maisu Andoni Señor No ohia dauzka. A! Eta Imanolek ingelesez abesteko daukan estiloak ere zur eta lur utzi nau.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2046
 
azala2045

2047 zenbakia.
2006ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia