II
"Autoan ezin izan da inoiz
sakelakoa ikutu,
orain, ordea, eginez gero
baietz gehiago damutu:
ustekabean agente jaunak
egiten badizu «Kuku!»
ia 100 egun karnetik gabe,
dirua ta ···
III
"Karnetik gabe irteten bada
seiscientosean aitona
eta ez baldin badu ikusten
garaiz kuarteleko horma:
Nola zigortu poster barrura
sartu nahi zuen gizona?
Kolpearekin aski du eta
horri, puntu eta koma".
IV
"Etxetik irten baino lehenago
heltzen direnek Bilbora
sei puntukoan entzungo dute
trafiko-zaintzaileen moda.
Jendea ez baldin bada joaten
seinaleen erritmora,
laster auto bat hartzea baimen
puntuala izango da".
V
"Lehengo aitona iratzarriko
balitz viagra bitarte
eta bidean abiatuko
balitz berriro jo ta ke,
uhalik gabe, pipa erretzen,
berriro horma jo arteą
punturik eman gabe buruan,
agur, puntu ta aparte".
VI
"Zure kontrako autoa ez duzu
argiekin itsutuko,
eta aurreko hortara ez zara
gehiago gerturatuko.
Mozkor joatea lau puntu dira,
besteak 2 ta 3, justo,
eta guztiak eginez gero
gida-baimena ta punto.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.