Bahea


2006-07-02

Joaquim Dolz Mestrek (Hizkuntzen Didaktikan eta Irakasleen Prestakuntzan katedraduna Genevako Unibertsitatean) esanak Euskonews & Median: «Euskadiko eskoletako ikasle guztiak irakasten zaizkien hizkuntzen (euskara, gaztelania, ingelesa zein frantsesa) ahozko erabileretan trebatzeko gai diren egunean, hezkuntza sistemarekin harro egoteko moduan egongo gara».

Felix Arkarazo aktoreak Berrian esanak: «(...) euskarak erdal arima hartu du eta bada garaia euskara bultzatzen hasteko; bestela... kantzerra datorkigu! Gaur egun kalean entzuten den euskara, berez, ez da euskara: erdara da, euskal hitzekin. Kezkagarria dela uste dut».

Euskararen Erakunde Publikoak aurreikusia zuen euskara teknikarien sarea osatzea Iparraldean eta lehenengo euskara teknikaria abian jarri da Lapurdiko hegoalderako.


Argia.com 2012