Hernanitik Goizuetara bidea hartu (GI 3410) eta 10 minutuan iritsiko gara Ereņotzuko plazara. Urumea ibaiaren ertzean, auzoak aparteko izaera gordetzen du. Hizkerak seinale du Nafarroako muga bertan dena. San Antonio eliza erdian dela, Irrintzi taberna eta Ur Mia elkarteak auzo giroa bero mantentzen dute. Txirrita eskolak eta ondo kostatuta egindako etxe berriek aurrera begira ere bizitza ziurtatuko ahal diote!
Akazi, pinu, eukalipto eta haritz artean aurrera egingo dugu pistan, sudurra eta begiak esnaraziz. Pista, errepide nagusiaren paralelo doa eta Ubarroto eta Bezkite baserriak ikusiko ditugu goitik.
Aballarri eta Adarra
Ugaldetxora
Hau da asmatzeko bide zati zailena: erne, beraz. Adarratik behera jaitsiko gara igo garen bide berean, ia Iturrigoxoko bordaraino. Behera goazela, Aranora doan lehen pista bat bada pinu tartean; hori ez da gurea. Beherago pista nabarmen bat ikusiko dugu eskubira doana eta horixe hartuko dugu. Gure pistari fidel, aurrera jarraituko dugu, pista nagusiago batzuk zeharkatuta. Laster, bi ataka ikusiko ditugu, nahiko jarraian, eta bigarrena zeharkatuko dugu. Pista guztiak utzi eta bidez kanpo eta zuzen jarraituko dugu, gentozen norabide berean, atakatik ezkerrera, pinu gazte artean. Berehala, itxitura batekin egingo dugu topo eta hura gainetik pasa eta behera doan itxiturari jarraituko diogu, hegiz hegi, ezker aldetik. Pista eta bide zidorretan egingo dugu behera eta guk beti gure itxiturari jarraituko diogu, egoskor. Litekeena da zenbait zatitan bidea zikin samarra egotea, ehiz garaiz kanpo batik bat. Pistek ezker eta eskubi eraman nahiko gaituzte, baina, ez galdu itxituraren erreferentzia eta bide zidorrak eramango gaitu zuzen. Begiak ondo ireki, zenbait tokitan bide zidorra bilatzea zail baita. Halako batean, eskuineko aldeko itxiturak basoa ixtera egingo du eskubira: guk orduan, ezker aldeko itxitura hartuko dugu lagun.
Bidean behera jarraitu eta itxiturarik gabe geratuko gara, baina lasai: ordurako Ugaldetxo bistan izango dugu. Eskubiko pista hartu eta Urruzona baserrira jaitsiko gara eta hemen ezkerrera joko dugu bidean. Olazar baserria pasatuta Ugaldetxora iritsiko gara, lau ordu eta erdiko ibiliaren ondoren.
Agina eta Urdaburu
Akolako gaina
Arrondo eta Ereņotzu
Bidean hainbat sarobe ikusi ahal izango ditugu gaurkoan. Iberiar Penintsulako kantaurialdean (Galizia, Asturias eta Kantabria), eta Bretainian (Breizh) ere badira zirkunferentzia itxurako baso eremu hauek. Sarobeen kokapena, gehienetan bat dator artzantza trashumantearen larretokienarekin, izan ere, artzantza ekonomiarekin lotzen da sarobe sisteman. Hala ere, oso gutxi ikertu da hauen inguruan.
Sarobeak sarri megalitoen inguruan egoten dira, baina ez dituzte inoiz euren barruan harrapatzen. Gaur egingo dugun itzulian (Donostia-Hernani-Urnieta inguruan), 38 sarobe egon ziren gutxienez, eta 40 megalito (judumahaiak, jentilbaratzeak, zistak eta mugarriluzeak).
Artamugarriak markatzen du sarobearen erdiko puntua. Sarobeen egitura ere adierazten du harri landu honek: Gainaldean, gurutze edo asterisko tankeran, lau, zortzi edo hamasei marra egon ohi dira, eta hauek markatzen dute baztermugarria non den. Hartamugarritik baztermugarrirainoko distantzia, alegia, sarobearen erradioa, 142-147 metro artekoa da paraje hauetan.
Jose Manuel Lujanbio 1860an Latxe baserrian jaio zen, gaurko ibilbidea hasi eta bukatuko dugun inguruan. 13 urte geroago, berriz, Errenteriako Txirrita baserrira joan zen familia osoa eta hortik hartu zuen ezizena.
Hargin oso ona omen zen, aritzen zenean. Bere lan filosofia esaldi honetan laburbiltzen zuen: Ģlan asko ez dek ona. Eta gutxi ere ez dek, ba, ederra. Onena batez!ģ.
Pello Errota, Hernaniko Olegario eta bere garaiko gainerako bertsolariekin herriz herri ibili zen bertsotan. Paulo Ttikia izan zen Hernaniko bertsolarietan, maisu zaharrarekin kantatu zuen azkena. 1936ko Txapelketa Nagusia irabazi zuen, eta idazten eta irakurtzen ez bazekien ere, utzi duen bertso jarrien altxorra aberatsa da kopuruz, eta parekorik gabea mailaz -denak eskura dituzue www.armiarma.com helbidean-. Harrigarria da, gainera, bertso jarri hauetako askok duten pisu historikoa eta gaurkotasuna, aldi berean. Zorrotz eta sakon, jolasti eta kritiko... hirurogeita hamar urte eta gero bizirik dagoen oroimena da Txirritarena. Bi bertso hauetan lehen plaza du gogoan, Ereņotzukoa:
Milla zortzireun irurogei ta
amalau urte urrian,
lenengo plazan kantatu nuen
nik Ernani'ko lurrian,
San Antonio deitzen diyogun
ermita baten aurrian,
lagunak alkar ixtimatuaz
lengo oitura zarrian.
Gazte-gazterik asi nitzan da
oraņdaņo bitartian
zenbait umore eder jarri det
Kantabria'ko partian;
pixka batian ez naiz aztuko
sartuagatik lur-pian,
nere aitamenak izango dira
beste larogei urtian.
Ereņotzu auzoa inguratzen duten bost mendiak igotzeko kapritxoa zuen Aritz Zerainek, eta ez kosta gabe, baina konbentzitu ninduen. 2001eko irailean egin genuen zita Ereņotzun eta egun pasarako pronto irten ginen, bidea zenbat luze zen ondo jakin gabe. Lehen ibili hura lasai egin genuen bokadilo, zahato eta guzti eta 9 orduren bueltan. Huraxe izan zen hasiera, eta ingurukoentzat akuilua: auzoko eta inguruko jendea marka nork jarriko hasi zen, eta ginen, eta hasieran oinez egiteko bidea zena korrika apustu bihurtu zen. Axier Etxeberriak 3:48:46 denboraraino jaistea lortu zuen. Beren kasa probatu eta denbora jaitsi dutela dioten auzotarrak ere badira, marka erregistratu gabe badago ere.
Arrakasta ikusita, 2004ko San Antonio jaien barruan jarri zuten bost mendietako martxa eta auzotar koadrila da urtero elkartzen dena. Batzuk ibili osoa egiten dute eta besteek erdia, baina hori bai, lasai lasai, bokadilo, zahato eta guzti.
![]() |
|
||||
2046 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa