New York, 1969ko ekaina. Poliziak Greenwich Village-ko Stonewall Inn gay tabernan sarekada burutu eta gay, lesbiana eta transexual talde batek erasoari aurre egitea erabaki zuen. Liskarrak ekainaren 27ko gauean hasi ziren eta gay mugimenduan inflexio puntua ekarri zuten. Urtebete beranduago, Stonewalleko erreboltaren urteurrenean, Mother of Pride ezizenez ezaguna egin zen Brenda Howard-ek Christopher Street Liberation Day March delako ekitaldia antolatu zuen ekainaren 28an. Ordutik, data horietan, Gay Harrotasunaren Eguna festa giroan ospatzen da munduko gero eta toki gehiagotan, baita Euskal Herrian ere.
- 1547 eta 1548an Ybarra eta Valdeolivas inkisidoreek Bizkaian eta Gipuzkoan homosexualen aurka jarduteko baimena eskatu zuten. Urte batzuk pasa ziren baimena lortu arte eta 1557an Jeronimo de Mendozarentzat izan zen lehen zigorra. Jipoitua eta betirako erbesteratua izan zen, ez sodomia ekintzak burutzeagatik, ekintzok bekatu mortalen artean egon beharko ez luketela esateagatik baizik.
ARRASTOAK
Sinn féin mugimenduaren historia idatzi zuen Brian Feeney-k 2003 urtean, Irlandako gatazkaren protagonisten testigantzak bilduz. Lan horren gaztelerazko itzulpena kaleratu berri du orain Edhasa argitaletxeak Sinn Féin. Un siglo de historia irlandesa izenburupean.
* * * * * * * * *
Europako lehen piramidea izan daitekeena industen ari dira Visokon, Sarajevoren ipar-ekialdean. Harlanduzko blokeak topatu dituzte -argazkian ageri den moduan-, eta duela 4.000 urte (edo 10.000, beste batzuen arabera) eraikitako 100 metro inguruko piramide baten parte izan daitezke. Beraz, Visocica mendia, Visoko hiria magalean duen muinoa, ez litzateke, luzaroan pentsatu bezala, naturala izango. Ez bere osotasunean behintzat. Bosniako aurkikuntza hauek baieztatuta, Europan aurkitzen den eguzkiari eskainitako lehen piramidea litzateke, Gizehkoa baino txikixeagoa, baina Mexiko eta Peruko eguzki tenpluak baino handiagoa. Hala ere, Erdi Aroko gotorlekua dela pentsatzen duenik ere bada.
![]() |
|
||||
2046 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa