Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Gaztainondoaren kalparra

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2046. alea
2006-06-25
alde 0    kontra 0

Udaberriaren erdirako udako beroan sartuak ginen. Aurtengoan ere ez dugu berehalakoan paseaą Landare batzuk bero hauek iritsi baino lehenago urteko lanak eginda izatea gustuko dute, gereziondoa kasu: loratzen aurrenetakoa da eta ekainaren erdia alderako, udako solstiziorako, fruituak mokoera eta eskuera jarriz urteko lan gehienak burutuak ditu.

Aldiz, eguna moztu eta gaua luzatzen hasten den garai modutsu hau hautatua du gaztainondoak bere urteko ugaltze-lanei hasiera emateko. Amorratua zer da, berozalea! Dagoeneko zuhaitz gehienek lorealdiaren estresa ahaztua eta ondobidean fruituranzkoan dira. Gaztainondoa ez. Udaren eztandarekin batera hosto berri berrien soinekoaren gainean kalpar laru mardula askatzen du harro. Ederki asko nabarmenduko da urrutira gainontzeko zuhaitzen berdeen artean. Kalparra arra beteko loretzar arrak dira, saltoan bata azpikoaren gainera jausiz burutik lurrerainokoa osatuz. Azpian, arren harroaz lotsa, daude emeak, arrei beroarena kendu eta isil isilik udararena berea egin eta ederki kostata udazkenerako fruituak trikutuko dituztenak.

Gaztainondoa landare kolonizatzailea da. Gaztainondoa eta gereziondoa bera, muxika, aranondoa, intxaurrondoa, abrikotondoaą erromatarrek ekarriak omen dira. Ekialderagoko kulturetatik hartu eta zabaldu zituzten, nor den inperio guztien legez, luberrietan berea ezartzeko. Uztak biltzeko saski, otar, otzara, zesto, lepotar, kopotar, zare, barrikoteen eta barriken uztaiaką egin dira gaztainondoaren zuraz eta behingoz kanpo librean eraikuntzak, itxiturak eta abar egiteko egur on bat topatu zuten, busti-lehorrean gaztainondoak adina irauten duen egurrik ez baita ezagutu sasi-akazia amerikarraren inbasioa arte.

Jai eta ospakizun sasoi honetan, gaztainondoaren kalparrari begiratu eta oraindik geure artean ditugun erromatarren lana antzeman; gero segi solstizio olgetan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2045
 
azala2044

2046 zenbakia.
2006ko ekainaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza