Astekaria

 Termometroa 

Beste mundiala

Daniel Udalaitz

Daniel Udalaitz


2046. alea
2006-06-25
alde 0    kontra 0

Iritsi da Alemaniako munduko futbol txapelketa. Izugarrizko ikuskizuna eta erabateko negozioa. Kirolaren hainbat multinazionalek egindako arropa eta bota onenekin nabarmendu nahian ibiltzen dira futboleko izarrak. Horrela, multinazional horiek (Adidas, Nike, Puma), mundu guztira heltzen den telebistaren bidez, euren kirol arropak sustatzen dituzte, eta gero milioika herritarrek, gazteek batez ere, erosten. Hala, Jakarta ondoko Panarub lantegian Zidane, Bechkam eta Raślek sustatzen dituzten predator pulse oinetakoak egiten dira; eta, Robben holandarrak, Kuranji alemanak eta Ze Roberto brasildarrak sustatzen dituzten +F50.6 Tunit oinetakoak ere bertan egiten dira. Baina, nork egiten ditu jantzi horiek? Adidas multinazionalaren zerbitzuan dauden langile batzuek. Oinarrizko beharrei aurre egin ezin dietenek eta, sindikatu nahi dutenean edo euren eskubideak aldarrikatu nahi dituztenean, diskriminazioa eta indarkeria jasaten duten emakumeek. Adidasek Zidane frantses kirolariari bere kirol arropak sustatzeagatik 1,5 milioi euro ordaintzen dizkion bitartean, futboleko botak eta beste hainbat kirol arropa egiten dituzten Panarub-eko langileek egunean lau euro baino gutxiago kobratzen dute. Halaxe salatu du Oxfam International-ek. Hau da beste mundiala. Diskriminazioarena. Esplotazioarena. Telebistek ezkutatzen dutena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2045
 
azala2044

2046 zenbakia.
2006ko ekainaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia