2006-06-25 -- 2046.zenb
Aitor Aranaren Editoreak jaso du Donostia Hiria Kutxa antzerki-saria aurten. Zenbait euskal editoreen gainean hainbat euskal idazlek duten iritzi eskasa du gai. Are, esan daiteke editore horien aurpegirik okerrena islatzen ahalegindu dela egile txapelduna, jakin, ondotxo dakien arren editore horiek asko min dakizkiokeela, antzezlanean inoren izenik aipatzen ez badu ere. «Beraiek badakite nortzuk diren -dio Aitor Aranak- eta orduan, bada... Baina beste idazle asko mindu gara ere egin zaizkigun gauza desegokiengatik, eman zaigun trataera desegokiarengatik. Jende asko dago minduta: depresioak sortu zaizkiona, delako editoreen bulegotik negarrez edo ia negarrez atera dena... Eta hori guztia saihestu zitekeen, azkeneko hamar-hogei urte hauetan ez zen gertatuko, errespetuzko eta gizalegezko tratamendua izan balitz editore horien aldetik». Eta honetaz eta hartaz jarraitu du mintzatzen.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa