Astekaria

 Liburuak 

Liburutegia

Irudia

Pilar Iparragirre


2045. alea
2006-06-18
alde 0    kontra 0

Ardobidez

Arabako Errioxa

Mikel Garaizabal Pildain

Di-Da

140 orrialde 10 euro

Ardo bikain baten izen eta abizenak

Munduan zehar ezaguna da Errioxa ardoa. Di-Da komunikazio arloko adituek osatutako taldeak plazaratutako Ardobidez. Arabako Errioxa. Rioja alavesan, ordea, kokagune horretan egiten den ardoaren berri ematen da, gertutik ezagutu eta barrutik dastatzeko aukera izan dezagun Mikel Garaizabal enologo-somelierraren eskutik. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako liburuaren lehen atalean, Arabako Errioxa oinez, bizikletaz edo kotxez ezagutzeko txangoak agertzen dira. Bigarrenean, enologiaren oinarriak, upategietara inguratzeko tentazioa duenak emango dizkioten azalpenak ondo uler ditzan. Eta hirugarrenean, Arabako Errioxan dauden upategien zerrenda dator. Gainera, liburuarekin batera haietara zuzen joateko mapa ere eskaintzen dute.

Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua

ulertzeko teoria

Arturo Apraiz Atutxa

Udako Euskal Unibertsitatea

425 or. / 24 euro

Kontinenteen jitoaren onarpena eta Lurraren barne dinamika

Lurraren barne funtzionamendu orokorra ulerrarazteko asmotan sortutako liburua da Arturo Apraiz Atutxa geologo zornotzarrak Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik plazaratu duen Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. EHUko Geodinamika saileko irakasleak Lurraren mekanismoa ulertzeko beharrezkoak diren tresnak eta datuak azaltzen ditu, jarraian plaka-tektoniken teoriaren bilakaera historikoa garatzeko. Bizi garen planeta honetan gertatzen ari diren lurrikarak eta sumendiak non sortzen diren eta sortzeko dauden arrazoiak adierazten ditu gero, eta horren ondoren gaur egun plaken arteko mugetan gertatzen ari diren prozesu geologiko nagusiak (rift-eremuak, kolisioak...).

El credo falsificado

Karlheinz Deschner

Txalaparta

216 orrialde 15 euro

Eliza Katolikoari eginiko salaketa

1924an Alemaniako Bambergen sortu zen Karlheinz Deschner-ek idatzitako El credo falsificado edonorentzat izan daiteke interesgarri, baina bereziki erlijio katolikoko egia eta dogmei buruzko sinesmena duenarentzat. Behinik behin Teologian, Filosofian eta Historian lizentziatua den gizonak lan horretan zalantzan jartzen dituen gaiak kristau horrek beti uste izan duenarekin alderatzeko besterik ez bada ere. Kristo benetan existitu zen ala ez sinesteko dauden arrazoietatik hasiz, haren izenean gureganaino helarazi dituzten irakaspenak egiazkoak ote diren edota era interesatuan transmitituak izan diren aztertzen du Mikel Arizaletak itzulitako Karlheinz Deschner-en El credo falsificadok. Egile berarena da ere hamabi liburuki dituen Historia criminal del cristianismo izenburuko bilduma.


Karmel

Batzuen artean

Euskal Herriko Karmeldarrak

160 orrialde Urteko harpidetza: 12 euro

Deus caritas est eta beste

Euskal Herriko karmeldarrek plazaratzen duten aldizkariaren azkeneko zenbakian Benedikto XVI.ak apezpikuei, apaizei eta diakonoei sagaraturiko gizon-emakumeei eta fededun laiko guztiei kristau maitasunaz bere garaian zuzendu zien Deus caritas est gutun-entziklikaren itzulpena apailatu du Luis Baraiazarrek. Aita Santu horren aurreneko entziklika zen, eta bertan esaten zituen gauzen artean honakoa zetorren: «Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala». (19,18; ik. Mk 12, 29-31). Eta, lehenen maite izan gaituena Jainkoa izan denez gero (ik. 1 Jn 4, 10), orain maitasuna ez da «agindua» soilik, maitasun-dohainari emandako erantzuna baizik. (...). Jainkoaren izena, batzuetan, mendekuarekin edota are gehiago gorrotatzeko eta indarkeria erabiltzeko eginbeharrarekin lotzen den munduan, hau gaurkotasun handiko mezua da eta esanahi oso zehatza duena».

Nosferatu

Batzuen artean

Donostia Kultura

90 orrialde 5,60 euro

Joaquín Jordá zinemagile katalana hizpide

Donostia Kulturak plazaratzen duen Nosferatu zinema aldizkariak Joaquín Jordá (1937) zinemagile katalanari eskaini dio azkeneko alea. Bartzelonako Eskolako ideologo nagusi aspaldi bilakatu zen gizon honek, zinema lantzeaz gain -dokumentalak, fikziozko filmak eta telesailak gutxienez-, antzerkia, telebista, literatura eta itzulpengintza ere landu ditu. Joaquín Jordák, hala ere, ez dio arreta berezirik jartzen filmatzen dituen irudien edertasunari; garrantzia irudi horien edukiari eta haien gainean egiten duen narrazioari ematen diolako. Gizarte eztabaidan parte hartu nahi duen zinemagintza da berea, eta gauzak nola esaten diren baino gehiago zer esaten duen axola dio.

Pirata (2)

Jose A. Lopetegi

Saure

48 or. / 15 euro

Pirata gurasoen bakardadea leundu nahian

Jose A. Lopetegik sortu eta marraztutako komikia da Pirata, mutiko bihurri baten eta haren ingurukoen eguneroko bizitza agertzen duena. Amarekin bakarrik bizi da Pirata, gurasoak bananduta dituelako, baina noizean behin aitarekin ere egoten da, jakina. Eta hain zuzen ere bere gurasoen bakardadea «konpontzen» ahaleginduko da mutikoa komikiaren bigarren liburu honetan. Ez zaio guztiz ondo aterako kontua, baina, tira! Bestelakoan, eskolan zigortua eta bere lagun mordoaren adiskide eta etsai izaten jarraituko du Piratak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2044
 
azala2043

2045 zenbakia.
2006ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia