Astekaria

 Txandan 

Erabaki

Juan Ramon Makuso

Juan Ramon Makuso


2045. alea
2006-06-18
alde 0    kontra 0

Goizaldearekin batera begiak irekitzen ditut. Eta honekin hasten da nire buruak eduki dezakeen patua. Ez baita txorakeria une oro erabakiak hartu behar izatea. Eginkizun arruntenak erabakia eskatzen baitu. Gizakiak baitu erabakitzeko aukera. Are gehiago, erabakiak gizakia egiten baitu. Erabakitzeko ordea, askatasuna behar beharrezkoa dugu. Baina askatasunaren ariketa ere gizakiarena da. Ez zen alferrikakoa izan Jean-Paul Sartre filosofo frantziarraren esakunea: «Aske izatera kondenaturik dago gizakia».

Kondena edo zigorra, gizakiak ikaragarrizko zama du bere baitan. Aukeratzea ez aukeratzea, azken finean, aukera ederra. Eta ez naiz garai bateko hauteskunde garai batzuk gogoratzen ari, ez. Finean nire buruari, azterketa bat ipintzen ari natzaio. Galdetu nahi baitut -norbaitek erantzun nahi baldin badu-, ba al naiz erabakitzerik ez baldin badaukat? Irudika dezaket paradisua, Adan eta Eva, erabakitzeko aukera gabe?

Ikaragarrizko ezjakintasuna eta arinkeria iruditzen zait gizakiari erabakitzeko aukera ukatzea. Ez baita horrela aukera ukatzen, baizik eta gizakia. Non geratu zara Shakespeare? Ahaztu zaituzte. To bee or not to bee.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2044
 
azala2043

2045 zenbakia.
2006ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia