2006-06-11 -- 2044.zenb
Elgeta, 1972. Maisutzan lizentziatua: heziketa fisikoan eta haur hezkuntzan. Ekologiaren aldeko taldeetan eta kirol arloan ibilia. Herri mugimenduan jardun ostean, politikara urratsa eman zuen Aralarren bidez. Alderdi honetako kidea da: Elgetako udalean zinegotzia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkidea eta bozeramailea. Elgetako udalaren nahiz Diputazioaren gobernuak EAJ-EA koalizioak osatuta daude: «EAJ eta EA antzekoak dira. EAren eguneroko praktika politikoa EAJrena bezain eskuinekoa da» esan digu Rebeka Uberak. Ezkerreko baloreak galbidean ikusita eman zuen erakunde politikoetara pausoa: «Politikagintza ez doa bide onetik. Aralarren sartu nintzen Batasunak ez zuelako ezkerreko ganorazko politikarik egiten. Ezker abertzaletik eskainitako alternatibak ez ziren ezkerretik landuak eta nik ezkerreko jarduera guztiz beharrezkotzat jotzen dut. Nazio gatazka dela-eta, gai sozialak ez dira behar bezala landuak, hutsunea izugarria da».
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa