Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-06-11 -- 2044.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Badira bere berri izan genuela. Eufemiano Fuentes. Fisiologo zelakoan nengoen, orain jakin dut ginekologoa dela. Segovian ginen, Gaztelan. Aurre-denboraldiari ekiteko leku egokia. Bertako menditan goizez eta futbol zelaian arratsaldez aritu ginen aste betez. Rikardo Jimenez zen -hau bai- gure fisiologoa, mendi haien barna entrenatzeko Llorente puntako atleta gure zerbitzura jarri zuena. Eta han ginela gurean murgilduta, Orbea txirrindulari taldea etorri zen asmo berberean, alturan erresistentzia lantzera alegia. Han izan nuen nik kirolarien errendimendua hobetzeko odol transfusioaren berri. Biziki efikaza omen zen sistema, bestalde kontroletan harrapatzen zaila zena oso. Handik bueltan, denbora gutxira, ez dut gogoan zer zela eta, norbait harrapatu zuten tranpan. Eufemiano Fuentes hau eta Ferrari italiarraren izenak agertu ziren publikoki hobendun legez. Sekulako eskandalua izan zen, amen batean isildu zutena. Iazko traineruen denboraldiaren bukaerak ez ninduen harritu. Astillero tartean. Oraingoak, Giroaren ibilbidea ikusirik, gutxiago. Nekez onar nitzake tamainako balentriak aipatzen duten elikaduraz gizatiarrek egin izana. Baina espektakuluak behar ditu eta behar gaitu. Asko dago jokoan eta oraingoz jolasean ibil daitezke. Futbol mundialean hasiko balira...

hemeroteka

2044. zenbakia | 2006-06-11
2043. zenbakia | 2006-06-04
2042. zenbakia | 2006-05-28
2041. zenbakia | 2006-05-21
2040. zenbakia | 2006-05-14
2039. zenbakia | 2006-05-07
2038. zenbakia | 2006-04-30
2036. zenbakia | 2006-04-16
2035. zenbakia | 2006-04-09
2034. zenbakia | 2006-04-02

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan