Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-06-11 -- 2044.zenb

Jexux Mari Irazu




Doinua: Espainian behera edo «Batetikan korroxka»



I

Murgildu nahi guraso
joeren barrena
nahiz ta jabetu zoru
labainkorra dena
ume jaio berrien
sortu ondorena
zerbitzu ederra da
haurtzaindegiena
baina zer pentsatua
ematen duena


II

Noren lana da jaio
berriak zaintzea,
esnea ta ogia
batean biltzea?
Maiz haurtzaindegien gain
geure ez-gaitzea.
Ez al da ñabardura
ttiki bat gehitzea
derrigorrari ere
zerbitzu deitzea


III

Ailegatzen denean
gaixotzeko txanda,
(nahi baino gehiagotan
egia esanda)
derrigorrez lanera
behar dugu joanda,
haurra haurtzaindegira
malkoak edanda
Apiretal ta Dalsik
bi muxu emanda


IV

Laguntza eskasia
ezin ukatua
lana utzi ta askok
ezin bueltatua.
Bada beste gauza bat
barruan sartua:
Guraso-zeregina
kostata hartua
debaldekoa ez ezik
debaluatua


V

Zerbitzuak ez dira
inoren kaltetan
baina zeri erantzuten
diote benetan?
Ardura kontzeptua
itxuran, plantetan.
Ez ote daramagu
burua hanketan?
Baserria galdu ta
umeak granjetan


VI

Ez da haurtzaindegien
kontrako atakea
neronek ere bertan
badaukat partea.
Euskal Herri librea
nahi dut izatea...
Herriaren hitzaren
emaitzan bakea...
Ta haurrak hazten uzten
duen gizartea

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan