Odontologia euskaraz
Ordiziako (Gipuzkoa) odontologo batek hortz-klinikako tratamenduak euskaratzea eskatu dio herriko Euskara Zerbitzuari. Baita lortu ere. Ordiziako Euskara Zerbitzuak EHUko Medikuntza eta Odontologia fakultateko Jon Jatsu Azkue Barrenetxeari eman zion lan hori egiteko enkargua eta Azkuek eta bertako hainbat ikaslek 147 hitz, esamolde edo adierako zerrenda aurkeztu diote Udalari. Erabili.com helbidean zerrenda osoa dago eskura.
Euskaltegiak nora doaz?
Karrajua.org bloga euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko gunea da eta azken aldian euskaltegien etorkizunari buruzko hausnarketa interesgarriak agertu dira. Zer egin?, Nondik hasi?, Nork egin? eta Nola? moduko galderei erantzuten saiatu dira Karrajua.org-ko erabiltzaileak.
EEPren diru-laguntzak
Euskararen Erakunde Publikoak aurtengo diru laguntzen ildo nagusiak finkatu ditu. Guztira 1.016.000 euro banatuko ditu, iaz baino 178.000 euro gehiago. Horietatik 890.000 euro sei sail nagusitan banatuko ditu: helduen euskalduntzea, eskolaz kanpoko jarduerak, ikerketa, irakaskuntza, ikas-materiala eta hedabideak. Euskalgintzako gizarte eragileek ez dute jarrerarik hartu, orain jakinarazi dituzten kopuruak behin-behinekoak baitira. EEPk azaldu duenez, abenduan egingo duten administrazio kontseiluan banatuko dituzte azken partidak.
AEK eguna hilaren 10ean
Larrabetzun (Bizkaia) ospatuko da AEK Eguna. Aurreko edizioak udazkenean egin baziren ere aurtengoa ikasturte amaieran egingo dute, Nire, hire, haren, gure, zure, zuen, haien... denon jaia lelopean.
Euskalkien liburutegi birtuala
Deba ibarreko Badihardugu Euskara Elkarteak euskalkiei buruzko informazioa biltzen duen liburutegi birtuala zintzilikatu du sarean (www.badihardugu.com). Lanean hasitakoan, Deba Ibarreko euskalkiei buruzko liburuen erreferentziak biltzea zen asmoa, baina orain Euskal Herri osoko 350 erreferentzia daude sarean. Gehienak liburuen erreferentziak dira, baina badira mapa, bideo, jolas eta CDen erreferentziak ere. Hurrengo erronka aldizkarietan argitaratzen diren artikuluen erreferentziak jasotzea da.
Daniel Udalaitz
LEIA Arabako parke teknologikoan dagoen euskal zentro teknologikoa da, Gasteiztik bost kilometrora. Zentro honek hainbat ikerketa-sail ditu: laboratorio eta probak; elikadura saila; Farmazia garapenerako saila; ezagutza tekniken garapena; ingurumen eta energia saila; kimika jasangarriaren saila; segurtasun osoko saila eta abar. LEIAk ere beste zentro teknologiek bezala, plan berria abian jarri du. 2008 arteko estrategia honetan datza: I+G alorrean erreferente izateko espezializazioa sektore kimiko, farmazeutiko eta segurtasun osoko alorretan, nahiz elikadura espezialitate zenbaitzuetan, kudeaketa aurreratuan eta ingurumenekoetan. Enpresa kudeaketa mota bat garatzea eta bezero estrategikoekin itunak egitea ere aurreikusten du. Horrekin guztiarekin 2005eko 8,4 milioi euroko produkzioa 2008an 12,6 milioi eurotara igotzea espero du. Halaber, patenteen esku izatea ere espero du eta oinarri teknologikoa izango duten beste bi enpresa sortzea. 120 langile eta 26 bekadun ditu, eta 2004an 85 proiektu egin eta 7,3 milioi euro fakturatu zituen.
Baltasar Garzon datorren uztailaren 1ean itzuliko da Auzitegi Nazionaleko bosgarren epaitegi zentralera, ordezkapen gisa gaur egun Fernando Grande Marlaska epaile izarrak betetzen duena.
Jose Maria Ruiz Mateos enpresari espainiarra jadanik ez da Superman eta halako mozorroez jantzita agertzen, garai batean bezala. Oharkabeagoan ari da prentsan, baina bere ohiko bideetan: bere familiak jakinarazi duenez, Kristoren Legionarioak izeneko eskuineko erlijio erakundeari sei milioi euro eman dizkio donazio gisa.
Ramon Jauregik El Diario Vasco-n hilaren 2an idatzitako artikuluarekin erantzun zion Josu Erkoreka jeltzaleari. Bermeo sinbolikoki erabiliz, sozialistek Euskal Herriari egindako ekarpenez aritu ziren biak eta Jauregik hala bukatzen zuen bere artikulua: ĞEz Erkoreka maitea, ez dut ezer saihestu nahi; ez dit ajolik Bermeok beti abertzale jarrai dezan. Bakea nahi dut eta berarekin, guztiontzat berdina izango den askatasuna. Ondoren, mintza bitez hautesontziak urte luzez eta izan gaitezen herriak nahi duenağ.
Jose Maria Aznar, Alvarez Cascos eta Rodrigo Rato PPko buruzagi ohiak politikaren lehen lerrorako jauzia prestatzen ari dira. Datua Estrella Digital agerkeri digital eskuintiarrean argitaratu da.