Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-06-04 -- 2043.zenb

Malinche alua

Edu Zelaieta


Mallinali zuen jatorrizko izena, nahiz eta Historiak Malinche deitu duen. Espainolek Marina bataiatu zuten, eta Hernan Cortesek Doņa Marina bihurtu zuen, Mallinalik egiten zuen itzulpen lana behar-beharrezkoa zelako, konkistatzaileak aztekak garaituko bazituen. Horrela, Mexikoko inkontziente kolektiboan Malinchek sorterria atzerritarrei saldu zienekoa txertaturik gelditu da. Geroztik, Malinche emakumearen madarikazioa dutela diote mexikarrek.
Faltsua da Historiak beti jartzen gaituela dagokigun tokian denboraren poderioz. Horregatik-edo, Mexikon hain gaitzetsia den Malincheren pertsonaia aztertu nahi izan du Laura Esquivelek Malinche nobelan. Liburuan ageri denez, Mallinalik uste inozoa zuen Cortesek azteken sakrifizio humanoak desagerraraziko zituela. Zaldi gainean iritsi berriek bakea eta zentzua ezarriko zituztela. Aitzitik, espainolek ere azteken antzeko basakeriak egiten zituztela ohartu zen. Beranduegi.
Nolanahi, niri adierazgarria egin zait madarikazio nagusiari izen femeninoa ematea. Bistan da (in)kontziente kolektiboak bere lana egin duela, gaitza feminizatuz. Izan ere, ia duela 500 urte, Malinche izenak "Mallinaliren jabea" adierazten zuen. Hernan Cortes, alegia.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan