Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-06-04 -- 2043.zenb

Izenak


Aurora Beltran Liverpooleko LIPA goi musika eskolak gonbidatua izan da bertako ikasleekin bere obra lantzeko. Paul MacCartneyk sortutako eskolak, Espainiako artista eta interpreteen elkartearekin elkarlanean, artista bat gonbidatzen du urtero eskolak eman ditzan. Ekainaren 2an hasiko du bira Beltranek ikasleekin Espainian eta 10ean Iruņean izango dira.

Josu Penadesek Etxea nobela plazaratu du Alberdania argitaletxearekin. Ama-semea etxe bila dabiltza eta Miren eta Mikel bikotearen etxea ikusiko dute. Horixe du abiapuntu errealitatearen gaineko galdera ugari planteatzen duen eleberriak.

Miguel Angel Calvo zinema zuzendari tuterarrak estraineko film luzea (El lunar) errodatzen hasiko da ekainaren 5ean, Beran. Kontrako bi alderdi politikoren hautagai diren bi bikiren istorioa kontatzen du. Andoni Gracia aktore bilbotarrak jokatuko du bikien rola.

Cristobal Balenciagaren jantziez osatutako Maier Bilduma: Apaindura xumearen luxua erakusketa paratu du Balenciaga Fundazioak Getarian duen aretoan. Meye Maierrek 1938 eta 1960 urteen artean erabilitako jantziak izango dira ikusgai iraila bukatu arte.

Jousilouli taldea 2004an desegin zen. Taldearen 9 urteko ibilbidea 1995-2004 DVDan (Oihuka) bildu dute. Elkarrizketak, bitxikeriak eta kontzertu zatiak batu dituzte bertan. Taldearen errautsetatik Dirua taldea sortu berri da eta dagoeneko eskaini dituzte kontzertu batzuk.

Jose Luis Zumetak azken urte eta erdian egindako margolanak Bilboko Epelde&Mardaras galerian jarri ditu. Ekainaren 23a arte ikusi ahal izango dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan