Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-06-04 -- 2043.zenb

Ainhoa Oiartzabal


Gaurko ibilbidea Arditurriko Bide Berdean barna egingo dugu. Oiartzungo Ugaldetxo auzotik hasiko gara. Bertara iristeko, N-1 errepidea hartuko dugu Donostia edo Irunetik inguratzen bagara. Astigarragatik bagatoz berriz, GI-2132 errepidea hartuko dugu. Azken aukera A-8 autopista hartzea da, zuzenean eramango gaituena Ugaldetxo auzora. Bestalde, tren edo autobusez ere iritsi daiteke Oiartzunera.

Ugaldetxo auzotik Arditurri bitarte zabalduko da lore feria. Ibilbideari ekin eta berehala, ezkerrera, harizti bat dago, Mendibileko txara, piknikerako leku aproposa. Bidegorrian aurrera goazela, leku desberdinetako zuhaitzak topatuko ditugu: Asia Mendebaldeko Marugatze beltza, Txinako Esterkulia edo landatutako gorosti urdina... Guztira 125 espezie desberdin daude ibilbide botaniko honetan.

Ibilbidea ibaiaren parean doa. Oiartzun ibaia, ibai laburra da, 16 kilometro inguru ditu. Txikia baina garrantzi handikoa da. Oiartzun ibaiaren bailara Paleozoikoan (orain 380 milioi urte) hasi zen eratzen. Euskal Herriko bailara zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Prezipitazio aldetik, bere iturburua euririk gehien egiten duen euskal zonaldean dago (2.300 milimetro urtean). Ur kopuru hau dela eta, Oiartzun ibaiaren iturburu inguruan San Anton, Aņarbe eta Domiko urtegiak daude. Ibaia, Aiako Harritik datozen erreka batzuek bat egitean sortzen da. Poliki-poliki bere ibilgua jarraitzen du Oiartzungo haranetik, Pasaian itsasoratu arte.


Altzibar eta Ergoien auzoak

Ugaldetxo auzotik Altzibar auzora goaz. Bidegorriaren zati honetan Ugarteko errota dago. Izan ere, Arditurriko Bidegorria errotez, dorrez eta burdinolez beteta dago.

Dagoeneko Ergoien auzoan, Herri Musikaren Txokoa topatuko dugu. Herri musikaren inguruko dokumentazio zentroa da. Erakusketan soinu tresnen bilduma izugarria dago, bai Euskal Herrikoak bai kontinente guztietakoak. Liburutegia ere badu, fonoteka, irudi artxiboa, tailerraā eta hainbat jarduera antolatzen dira.

Aurrera jarraituko dugu ibilbidea. Baina badugu beste geldialdi nagusi bat. Ergoien auzoan, Luberri Oiartzungo ikasgune geologikoa. Bertan, Parke Naturalaren aberastasun geologikoa nahiz paleontologikoa erakusgarri dago. Euskal Herriaren geologiaren historia, azken 1.000 milioi urteetan zeharreko bidaia zoragarri baten ildoan.


Arditurriko meategiak

Arditurriko meategiak ibilbidearen azken zatian daude. Erromatarrek I. mendean galena zilarduna erauzten zuten bertatik. Urteetan ustiatu ahala, galeria sare ederra sortu zuten. Erdi arotik XX. mendera arte berritu ziren galeria horiek. 1986. urtean, ustiatzeari utzi bazioten ere, gaur egun ikus daitezke garai hartako hainbat egitura.

Dagoeneko iritsi gara ibilbidearen azken muturrera. Itzulerako ordua iritsi zaigu. Baina, nahi izanez gero, Oiartzunek baditu ezagutzeko moduko beste hainbat txoko interesgarri, koadroan ikus daitekeenez.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan