Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-06-04 -- 2043.zenb


Bilboz Badakit mahai jolasa

Bilboko Udalak eta Argiak elkarlanean egindako lehen mahai jolasa da Bilboz Badakit. Ekainaren 5ean aurkeztuko da jolas berria. Jolas hau ARGIAk lehendik argitaratua duen Badakit mahai jolasean dago oinarrituta. 1.500 galdera-erantzun ditu Bilboz Badakit-ek gai hauen inguruan: Artea, Historia, Kirola, Natura, Jaiak eta Kultura. Noski, beti ere, Bilborekin lotutako gaiak jorratzen dira. Zortzi urtetik gorako edonorentzat da egokia jolasa.

Euskalerria Irratia karrikan

Euskalerria irratia Eskubide osoz. Mintza lelopean bildu ziren irratiari babesa eman nahi ziotenak hilaren 27an Iruñean. Lizentziarik gabe jarraitzen du Euskalerria Irratiak eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak, Parlamentuan egin duen agerraldian esan berri du kontratazio mahaiak «erabateko autonomia» zuela bere lana egiteko. Bestalde, Euskalerria Irratiak eskatu du Doxa aholkularitza bulegoak irrati lizentzien esleipenen harira osatutako txostena baliogabetu dezatela.

107.768 sinadura

Kopuru horixe aurkeztu zuten Bai Eskolak Euskalduntzeari! ekimeneko arduradunek joan den larunbatean Donostiako manifestazioan. 107.768 horiek euskal herritarren sinadurak dira, erakundeei eskolak euskalduntzeko eskatzeko. Urtarrilaren 31n kanpaina abian jarri zuen ekimenaren iritziz, eskolak ikasleak euskalduntzetik urrun dabiltza. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Frantziako Gobernuari eskatu diote aldaketak egiteko eskolan euskalduntzea berma dadin.

35 euskaltzain urgazle

Euskaltzaindiak aukeratu dituen 35 urgazleak hainbat alor profesionaletakoak dira, hala nola, zientzia, bertsolaritza, kazetaritza eta hizkuntzalaritzakoak. Hautatutako batzuk dira hauek: Sagrario Aleman, Iñigo Aranbarri, Luis Alberto Aranbarri «Amatiño», Mikel Bujanda, Andoni Egaña, Joxe Ramon Etxebarria, Odile Kruzeta eta Paula Kasares.

Zazpi hiztegi klik bakarrean

Firefox nabigatzailea darabilenarentzat da baliagarri Euskalbar tresna-barra. Urte hasieratik erabiltzeko moduan dago eta orain arte, aldi berean lau euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara hiztegi kontsultatzeko aukera ematen zuen. Orain zazpi hiztegitan batera begira dezakegu nahi dugun hitza. Hauexek dira hiztegiak: Euskalterm, 3000 Hiztegia, Elhuyar, Hiztegi Batua, Itzul, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Justo Mokoroaren hiztegia. Euskalbar instalatzeko Internet&Euskadi elkartearen web gunera jo behar da (www.interneteuskadi.org.).

Daniel Udalaitz


Neiker (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) enpresa publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio. Bi lantoki ditu, bata Arkauten (Araba) eta bestea Derion (Bizkaia), azken hau Zamudioko Parke Teknologikoan.
Neikerren jarduera I+G azterlanen eta proiektuen garapenean datza, baita lehen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industria transformatzaileari zuzendutako zerbitzu teknikoetan eta laboratorio-analisietan ere. Zentro honek bere ekintzak eskaerari zuzendu nahi dizkio, hau da, espezializatuta dagoen nekazaritzarako elikagaien sektoreak sortu ditzakeen beharrei. Horregatik dihardu bere ikerketak eta garapen teknologikoa indartzen baratzagintzan, basogintzan, mahasgintzan eta ardogintzan, elikagaien kalitateari eta ziurtasunari lehentasuna emanez.
145 langile eta 34 bekadun ditu eta 2004an 124 proiektu gauzatu eta 9,4 milioi euro fakturatu zituen.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan