Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Alzheimerra da dementziaren arrazoirik usuena

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2043. alea
2006-06-04
alde 1    kontra 0

1906ko azaroan aurkeztu zuen Alois Alzheimer medikuak Tubingen Unibertsitatean, gerora bere izenarekin deskribatuko zen Auguste Deter gaixoaren kasua. Eta geroztik 100 urte pasa diren arren, Alzheimer gaitzak jarraitzen du izaten dementzia arrazoirik usuena, adin-talde guztietan. Gaur egun 65 urtetik gorako 400.000-600.000 espainiar daude dementziak jota, eta horietatik %68-75 artean Alzheimer gaitzari dagozkio. Era guztietako gaixotasunen tratamenduan medikuntzak aurrerapauso handiak egin dituen arren, XXI. mende honetan ere, gorantz jarraitu du herrialde garatu guztietan gaitz horrek eragindako heriotza-tasak, bestelako heriotza-arrazoiek -minbiziak edo miokardioko infartuek, esaterako-, zorionez, behera egiten duten bitartean. Horrexegatik, heriotza-tasa gordinez gain, Alzheimerra arazo soziala da gaur egun, ez bakarrik gaixoen eta horien familien arazoa.

Alzheimer gaitza gaixotasun kronikoa da, garuneko funtzioen galera progresiboa dakarrena, pazientearen jarduera fisikoa eta baita soziala ere erabat mugatzeraino. Eta gaitzari aurre egiteko dagoen zailtasun handienetakoa diagnostiko goiztiarra da, hasieran gaitzaren sintomak oharkabean pasatzen baitira, edota zahartzaroaren ondorio logikoekin nahasten baitira.

Gaur egun, Alzheimer gaitzaren diagnostikoa klinikoa da batik bat; azterketa neurologiko eta neuropsikologikoaren konbinazioak eta neuro-irudien teknikak erabiliz, probabilitatezko diagnostiko bat egin dezakegu, zehaztasun-maila handi samarrarekin. Baina dementziaren diagnostikoa egin eta handik 3 bat urtera pazienteen hirutik batek Alzheimerra izango dutela ikusita, diagnostikoa ahalik eta faserik goiztiarrenean egin behar da. Horrela oroimen-galera hobetuko lukeen tratamenduarekin eta ezgaitasunaren epea murriztuz, gaixoaren bizi-kalitatean ematen den hondamena ahalik eta gehien atzeratzea lortuko genuke. Ez dago Alzheimer gaitza sendatzeko modurik, ez baita bere arrazoia ezagutzen. Baina sintomak kontrolatzeko botika eraginkorrak badauzkagu. Beraz, adituen borroka Alzheimer gaitzaren progresioa atzeratzea lortzea da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 5# | iraide | 2011-11-16 08:34:43

    jarri alzheimerraren 3 faseak mezedes.

  • 4# | jnh | 2009-10-29 10:55:22

    ese furum!!!

  • 3# | ioritz | 2009-06-04 17:12:32

    kaixo jakin nahi dut zergaitik gauzak ahasten zaizkizu

  • 2# | rebeka | 2009-02-10 22:57:05

    kaixo, rebeka dut izena, 21 urteko neskatila nahiz eta nire amona alzheimerra dauka. urte asko darama diagnostikatua. Giza integrazioa ikasten ari nahiz eta hirugarren adinarekin lan egitea gustokoa dut. horregatik ahal dudan informazio guztia bilatzen eta irakurtzen dot.

  • 1# | leire | 2008-11-11 17:40:19

    ba begira nik eskolarako informazioa behr dut eta nahiko informazio argia eta zehatza iruditu zait zuena

    nik eskatuko nukeen bakarra zergatia gehiago argitzea izango zen badakizue zergatik eta nola sortzen den alzeimerra

    bueno zuen erantzunaren zaizn egongo naiz

azala  
azala2042
 
azala2041

2043 zenbakia.
2006ko ekainaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza