Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-28 -- 2042.zenb

artikulu nagusira itzuli
John Holloway

John Holloway, pentsalari marxista irlandarra, Edinburgoko Unibertsitatean irakasle izana, 1993az geroztik Soziologiako Graduondoko irakaslea da Gizarte eta Giza Zientzien Institutuan, Pueblan, Mexikon. Marxismoaren inguruko hainbat lan kaleratu ditu, baita mugimendu zapatistaren eta honen ondorioen ingurukoak ere. Dituen liburuen artean, honakoak nabarmendu daitezke: Sol Piccioto-rekin, The State and Capital: A Marxist Debate (1978), In and Against the State (1979); Werner Bonefeld-ekin, Un nuevo Estado (1991) eta Global capital, National State and Politics of Money (1995); Eloína Peláez-ekin, ­Zapatista! Reinventing Revolution in Mexico (1998). Cambiar el Mundo sin Tomar el poder (El Viejo Topo, Bartzelona, 2002), azken liburua da ziurrenik ezagunena eta eztabaidatuena. Hego Amerikan milaka ale saldu ditu. Holloway marxista heterodoxoa da eta marxismo klasikoaren hainbat kontzeptu ukatu ditu, alderdi iraultzailearen rola eta estatu boterea hartuz iraultza egiteko aukera, besteak beste. Bere hausnarketetan gizakion egite askearen eta kapitalak agindutakoaren -soldatapeko lana edo lan abstraktua- arteko gatazka funtsezkoa da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan