Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-28 -- 2042.zenb

artikulu nagusira itzuli
Hirigunetik at, mendiko auzoetan da bizia

Bederatzi auzo daude Aretxabaletako udalerrian, guztiak ere hainbat baserrik osatuak. Hauetara ere osteratxoa egiteak merezi du:



Aozaratza auzoa: San Juan Bataiatzailearen eliza dago Aozaratzan, Otaloratarren kaperarekin. Urkulu urtegia ere auzotik gertu dago.



Oro auzoa: Egun ez du elizarik baina garai batean San Martin eta San Juan ermitak (egun baserri bihurtuak) izan ziren auzo honetan.



Larriņo auzoa: Herrigunetik 2 kilometrora dago. San Kristobal Eliza eta baserri interesgarri asko daude auzo honetan, Lekunberri, Etxe-berri eta Iturrioz Garai, besteak beste.



Isurieta auzoa: Aztarna erromanikoak ditu. San Pedroren eliza eta Isurieta Azpikoa etxea dira auzoko arretagune nagusiak.



Goroeta auzoa: Santiago da auzoko eliza neoklasikoaren zaindaria. 1556koa dela uste dute eta erretaula bakar eta ikusgarrian Santiago Apostoluaren bizitzaren pasadizoak daude jasota.



Galartza auzoa: Gipuzkoa eta Araba bereizten dituen mugatik gertu, inguru eta artegune ederra da Galartza. XIV. mendeko Dorretxea, eraikinaren hormetako kanoi zuloak eta Santa Luziaren Eliza ezin galduzko arretaguneak dira.



Apotzaga Etxeberri auzoa: Salluente edo San Lorenzo baseliza dago hemen. Egungo eraikina XVII. mendekoa da, antzina herriko parrokia zena. San Blas egunean, jende asko joaten da bertara janariak bedeinkatzera.



Arkarazo auzoa: San Millan Eliza eta abade etxea, eta orobat "Juana Etxeko" baserria dira arkitektura eraikin nagusiak.



Areantza auzoa: Erdi Aroko aztarnen usainarengatik agian, Natibitate Elizaren xarmak liluratzen ditu bertaratzen direnak.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan