Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-28 -- 2042.zenb

artikulu nagusira itzuli
Denbora, abestiak eta dantzak

Gogor egin behar izan dute lan Koldo Losada, Lierni Fresnedo, Carlos Nguema, Ainhoa Aierbe, Joseba Morrás, Txori García Uriz, Dorleta Urretabizkaia eta Aintzane Crujeiras aktoreek El vendedor de tiempo prestatzeko. Ohiko aktore lanez gain, abestu eta dantzatu behar izan dute-eta. Onik atera dira ahaleginetik, lan ona egin baitute. «Ekipoa oso ondo aritu da. Abesti eta koreografia errazak direla esan dezake batek, baina lan handia eskatzen dute», dio antzezlanaren egokitzaile eta zuzendari Garbi Losadak. Aktoreek kantatzen dituzten abestiak urte askoan Adosekin lan egin duen Joxan Goikoetxeak egin ditu. Denetarik da kantuen artean: biziak eta motelak, alaiak eta tristeak. Kantu horien koreografiak egiteko ardura Carlos Nguemak izan du. Losadaren hitzetan, «ondo hartu die neurria, swinga duten aktoreentzat egin ditu koreografiak, ez dantzarientzat». Ondo tartekatzen dira dantza eta kantuak istorioan eta erraz jarraitzen da istorioa. Moduluzko eszenografia Markos Tomásek diseinatu du eta oso eraginkor gertatzen da Aria enpresak egindako proiekzioekin. Azkenik, ezin ahaztu Xabier Lozanok egindako argiztapen txukuna.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan