Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-05-21 -- 2041.zenb

Gutxieneko

Joxe Mari Ostolaza


Baldintzak bermatu gabe ari dira lanean puntako arraunlariak. Trainerilak ziren lehiatzekoak Ziburu-Donibane-Lohizuneko badian. Eguraldi deserosoa lanerako. Euri hotza eta haizea. Hogeita hamar bat txalupa. Berrehunetik gora kirolari, ehun inguru laguntzaile. Kaian, auto garraiolari eta autobus zenbait. Lanerako jantziak aldatu, txalupak uretaratu eta estropadak jokatzera egin dute koadrilek. Ezpondan kronometroak eta apuntatzaileak erne. Talde bakoitzeko arduradunak largabistaz hornituak. Bukatu dira estropadak eta portura hurbildu gara. Banaka agertzen dira ekipoak txalupa bizkarrean. Kirolari ikusgarriak. Ez dute aldagelarik. Ez dute dutxarik. Ahal den moduan izerdiak eta bustiak bertako edozein bazterrean xukatu, txandarrak jantzi eta etorri bidetik abiatu dira ogitartekoa eta fruta suspertze gai. Ez diegu txalorik jo. Biharamunean Hondarribian dute zita. Ez dakit han baldintza hobeagotan arituko ote diren. Ez ditut puntako hedabideak ikusi. Emaitzak jakin aldera, galdezka aritu naiz astelehenean. Berri gutxi. Inguru hurbiletik harago, deus ez. Martxa honetan arraunlaririk gabe geldituko gara eta herrigintzak beste eremu oparoa galduko du. Eta orduan hasiko gara porrotaren diagnostikatzen nostalgiari bide eginez. Beranduegi.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan