2006-05-14 -- 2040.zenb
1940ko ekainaren 6an jaio zen Lazkaon. Herriko eskolan egin zituen ikasketak. Bartzelonan hiru hilabetean diseinua landu ondotik, hogei urterekin, jantzi denda zabaldu zuen Lazkaon. Bost urte egin zituen herrian dendarekin, eta denda eta guzti Hernanira aldatu zen, beste bost urterako. Joan deneko ia berrogei urtean Donostian du denda, eta 15.000 trajetik gora ditu neurrira josiak. Atletismoan ere ibiltzen da, eta bereak dira 800 eta 1.500 metroko beteranoen Espainiako errekorrak. Beteranoen munduko txapelketan ere hartu zuen parte. Donostian bizi da, eta lau seme-alaba ditu.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa