Astekaria

 Txandan 

Lumpen, lumpen!

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia


2040. alea
2006-05-14
alde 0    kontra 0

"Trapu... trapu zaharrak", oihukatzen du Iparragirreren kantuko traperuak, etxerik etxeko bere pregoian, zernahi gauza zaharkitu erosiko lukeela jakinaraziz. Ezagutzen dut haren antzeko beste traperu bat ere: XIX. mendeko kantu aleman batean azaltzen da, "Lumpen, lumpen, bring mir lumpen" oihu eginez.

Jatorriz, trapu zaharra baizik ez baita lumpen. Gero, metonimia interesatu baten bidez -metonimia guztiak dira interesatuak-, arropa zarpail eta zikinez jantzitako jendea izendatzeko erabili zen, eta adiera horretan nazioartekotu da hitza. Aurtengo maiatzaren 1ean bestelako kantuak kantatu dira, ordea. Internazionala han, Eusko Gudariak hemen, ez dut lumpen askorik ikusi telebistek eman dituzten albisteetan. Langileen egunean buruari jai emateko asmoa nuen arren, ezin izan diot buruko atea itxi nire alfer-plana zapuztu didan galderari: zein dira, eta non daude, gure gizarte aurreratu-usteotako lumpenak?

Kuerda eman eta paretaren kontra behin eta berriz jotzen tematzen diren jostailu horien antzera hasi zait galdera hori buruko atea barrutik jotzen, erantzun eske. Burua lehertzear, sukaldeko leihoa zabaldu dut, lumpen-trapuak etxerik etxe bezala, ideia eta ideologia zaharkituak bururik buru erosiko lituzkeen norbaiten pregoia entzuteko esperantzan.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2039
 
azala2038

2040 zenbakia.
2006ko maiatzaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia